Egun On, Auñamendi! Bazka eta ingurugiroa jardunaldiak eta energia berriztagarrien booma

Saioa NUPeko Rosa Maria Canals irakaslearekin hasi dugu Bazka eta ingurugiroaren arteko erlazioa landuko duen jardunaldiak ezagutzeko. Ondoren, ostiralean Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenteri eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu bihar hitzaldi bat izanen baita energia berriztagarrien boomaren inguruan. Izenburua: Abuztuaren 30eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Bazka eta honek ingurugiroan duen eragina landuko dituen jardunaldiak izanen dira bihar Aezkoan.

Aezkoako Batzarre Nagusiak eta NUPeko Ingurugiro eta Ekologia departamentuak jardunaldi batzuk antolatu ditu biharko Aezkoan. Bazka, abeltzaintza extensiboa eta honek ingurugiroan duen eragina landuko dituzte bertan. Honen inguruan NUPeko Ingurugiro eta Ekologia departamenduko Rosa Maria Canals ingenierarekin solastu gara.     Rosa Maria Canals Irati irratian