Euskara gara lemapean izanen da 24. Korrika

Martxoaren 19tik 29ra Euskal Herria zeharkatuko du 24. Korrikak. Atharratzen hasi eta Bilboraino eginen du bide “Euskara gara” lelopean. Edizio honetan Errigora egitasmoa izanen da omendua Erribera eta Agerrean euskarari egin dioten ekarpena nabarmenduz. Korrika hala ere auzolanean eraikitako ekimena dugu eta hortan jarduten dira tokian tokiko Korrika Batzordeak. Pirinioetako AEKak kudeatzen dituen zonaldeetan jada deialdiak luzatuak daude eta AEK-ko kidea den Leire Reta Trevejo izan dugu hauen inguruan solasean.

Deialdiak:
– Azaroak 24- 18:00 Ezkaroze-Euskaltegia
– Azaroak 25- 18:00 Zubiri- Turismo Bulegoa
– Azaroak 26- 18:00 Erronkari- Euskaltegia
– Azaroak 27- 18:00 Garralda- Etxabarrengoa
– Azaroak 27- 18:00 Agoitz- Euskararen etxea

Korrikaren inguruko informazioa: KORRIKA webgunea

 

 

Leire Reta Trevejo Irati Irratian

24. Korrikako Spota:

Iruzkindu