Ikasturtea irekitzear AEK-ko euskaltegietan

Euskara hurbil, zu urrun heltzeko lemapean dabiltza AEK -ko lagunak matrikulazio kanpainan buru-belarri sartuta. Horretarako zenbait informazio bilkura burutu dituzte Pirinio eta Aurre-pirinioan zehar eta kanpaina bera errepasatzen egon gara euskaltegiko irakasle den Izaskun Zabalzarekin. Berak azaldu dizkigu zein talde egonen diren gure inguruetan baita apuntatzeko zer egin behar dugun ere. Ezin ahaztu klaseetaz aparte […]

Badator Aek-ako 22-23 ikasturterako matrikulazio kanpaina

Urtez urte helduen euskalduntze lanetan dihardu AEK euskaltegiak. Aurten hala izanen da ere, jada hasiak dira matrikulazio kanpainarekin, han eta hemen informazioa zabaltzen. Datorren asterako pausu bat aurrera egin eta informazio eta zalantzak argitzeko bilkura eginen dute Pirinio osoan zehar. Hau guztiaz, AEK-ko kidea den, Garazi Iribarrenekin solastu gara. Berak aipatu bezala, euskara ikasteak mundu […]

Egun On, Auñamendi! Aurrematrikulazioa AEK-n, Erronkariko konexioa eta Saharako egoera Naiz irratian

Gaurkoan Euskaltegia bisitatzen hasi gara Izaskun Zabaltzarekin batera ikasturteaz eta aurrematrikulazioaz hitz egiteko, Ondoren Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Bukatzeko Naiz irratiak Nayua Jatriri Sahararen inguruko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Maiatzaren 28ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

AEK-ak aurrematrikulazioa egiteko epea ireki du

Garraldako euskaltegiak azken astean zenbait berri helarazi dizkigu eta honen inguruan Izaskun Zabaltzarekin solastera gerturatu gara Etxabarrengoara. Ikasturtearen errepasoa eginda aurrematrikulazio epean zer den egin beharrezkoa ederki azaldu digu Izaskunek. Aurten C2 maila ematea izanen da berritasunetako bat. Berarekin komentatu dugu ere Zaraitzurako irakasle bila dabiltzala.  Informazio gehiago garralda@aek.eus helbidean     Izaskun Zabaltza Irati […]

Egun On, Auñamendi! Non Dago Mikel? estreinaldia, Karrape irratia eta AEK-ko matrikulazio kanpaina

Gaurko saioan Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas Pitu izan ditugu Non Dago Mikel dokumentalaren estreinaldiaz mintzatzen. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletaren partetik kronika jasotzera. Bukatzeko, Etxabarrengoa bisitatu dugu Izaskun Zabaltzaren eskutik AEK-ko matrikulazio kanpaina ezagutzeko. Izenburua: Irailaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko