Eguberrietako garaiak heltzen zirenean gurasoekin aholkularitza lanak burutzen zituzten Aranea Haur Eskolako hezitzaile taldekoek, halere, aurten 56 ikasle izanda ezin izan diote dinamika horri eutsi. Horren ordez, Opariak erosteko gida bat ondu dute gurasoen artean zabaltzeko eta zenbait irizpide emanik, betiere hezkuntza prozesuan onurak ekarriko lituzteketen jolasak eta jokuak nabarmenduz. Garazi Labiano izan da proiektuaren bultzatzaile eta heziketa ekipoak ekarpenak egin dizkio bere lanari. Eguberrietan plazaratu badute ere edozein unetan opariak egiteko balioa dauka eta hala adierazi dute gainera.
Gidaren nondik norakoak azaltzeko gurean izan da Aranea Haur Eskolako kidea den Garazi Labiano eta animatu gaitu gidari begirada bat botatzera eta bide batez era arduratsu batetan jokatzera.
Gida Aranea Haur eskolan izanen duzue fisikoki eta digitalki Aranea haur eskolako webgunean.
Informazio gehiago : Aranea Haur Eskolako webgunea
Garazi Labiano Irati Irratian