Hatortxurock-ek utzitako kapital humano horrek martxan jarri du ekimen berri bat, Aske Jaialdia, zeina abenduaren 27an Atarrabia izanen du agertoki. Herria eta herritarren askatzen bideari soinu-banda jartzeko jaialdia izanen da, auzolana oinarri izanen duena. Garai eta erronka berriei aurre egiteko egitasmoa izanen da eta horretarako ere jendearen parte-hartzea beharrezkoa duen jaialdia da. Gaur lehen edizio honen aitzakipean Aske Jaialdiko antolakuntzan dabilen Oihan Ekiza izan dugu gurean jaialdiaren nondik norakoak aurkezten.
Informazio gehiago : Aske jaialdiaren webgunea
Oihan Ekiza Irati Irratian

Aske Jaialdiaren inguruko Ahotsa.infok eginiko bideoa: