Kuadriketa Agoitzera helduko da larunbatean

Larraingoan hasitako ekimen honek Agoitz hartuko du larunbatean. Ekimen honen helburua da komunitatea eratzen jarraitzea eta nola ez aisialdi osasuntsu eta dibertigarri bat eskaintzea ere. Jada Larraingoan eta Kasedan izan dira eta harrera polita izan dute. Agoitzen jadanik 7 kuadrila izan dira parte-hartzen, oraindik duzue parte-hartzeko aukera. Zita Agoitzeko frontoian izanen duzue arratsaldeko 17:30tan.

Zita hau aitzakitzat hartuz Kuadriketaren antolaketan dabilen Leire Iriarte izan dugu gurean. Agoiztarrei deia luzatu die ere publiko moduan gerturatu daitezen.

 

Informazio gehiago : Kuadriketa webgunea

  

Leire Iriarte Irati Irratian

Iruzkindu