Agoitzeko jaietan bigantxak izan edo ez erabakitzeko herri galdeketa abian

Iaz Agoitzeko jaietan burutu zuten bigantxarik gabeko jaiak edukitzera froga moduan. Behin hori iraganda Agoitzeko udalak esan zuen jaietan bigantxak eduki edo ez erabaki eginen zuela herriaren ahotsa entzunda. Ahots hori artikulatzeko herri galdeketa bat jarri dute abian. Gaur honen inguruan solasean izan dugu Joseba Alcalde Agoitzeko zinegotzia. Berak azaldu dizkigu galdeketa honek izanen dituen epeak.

Urtarrilaren 22tik 29ra modu telematikoan bozkatzeko aukera. Otsailaren 1ean izanen da aukera 10.00etatik 19:00 tara Kultur etxean bozka emateko aukera modu presentzialean.

 

Informazio gehiago : Bigantxak galdeketa

  

Joseba Alcalde Irati Irratian

Iruzkindu