Ohikoa da normalean atzera-begiradak egitea eta horren inguruko lanketak egitea, hala egin zuten Influencers kanpainarekin Karekin Kulturak eta Haiak Creativasekoek. Orain iraganari begiratu ordez, etorkizunera begiratzea proposatzen dute eta 2046 urteko agoiztarrei berdintasunaren inguruko mezuak eta gogoak bidaltzea planteatzen digute Kapsula proiektuaren baitan. Agoitzeko udaleko Berdintasun alorrarekin elkarlanean eratutako proiektua dugu eta moskeo kanpaina batekin hasi zuen bere ibilbidea. Orain aurkeztea dagokie eta hala egin dute gaur gurean. Gaur irratian izan ditugu Haiak Creativaseko Edurne Mañu eta Karekin Kulturako Kati Leatxe. Ederki asko azaldu digute zertan datza proiektua eta zer da gure mezua bideratzeko ditugun modu desberdinak.
Mezuak sortzeko tailerrak arloka ere antolatu dituzte eta aipatu digutenez modu desberdinetan bidali daitezke: idatziz, ahotsa bidez, bideoz,… betiere berdintasunaren alorrean 2046ko Agoitz nola irudikatzen dugun adieraziz. Idatzizko mezuak formulario baten bidez ere bideratzeko aukera eman dute.
Mezuak helarazteko formularioa: Kapsula Agoitz
Kati Leatxe eta Edurne Mañu Irati Irratian
Kapsula proiektuaren aurkezpena:
