Larunbatean izanen da Korrikaren aurkezpena Ariben

Martxoaren 19tik 29ra izanen da Euskal Herriko herri eta auzoak zeharkatzen euskararen aldeko ekimen erraldoia den Korrika. 24. edizioa dugu eta Atharratzetik irten eta Bilbora bidea eginen du. Gure eskualdean martxoaren 20an izanen dugu, gurean lekukoa 127 lekuko-aldaketa eginen dituelarik. Euskara gara lemapean eta Errigora ekimena omendua izanik auzolanean eraikitako ekimena dugu Korrika.
Korrika baino lehen beti beroketa lanak egiteko Korrika kulturala antolatu ohi da, asteburu honetan bi zita izanen ditugularik, Burgin eta Ariben. Burgin arropa salmenta, puzgarriak eta txokolatea eta gazta izanen ditugu. Ariben aldiz, Auñamendi aldeko Korrika aurkezpena izanen dugu.

Honen aitzakipean, AEKko kidea den Leire Reta Trevejo izan dugu gaur gurean. Berak animatu gaitu ekimen erraldoi honetan parte-hartzera. Berak adierazi digu ere lekukoa hartu nahi izatekotan harremanetan jarri behar garela 659137637 telefonoan.

Beste hitzorduak:
– Otsailak 13- Bertso berendua Agoitzen
– Otsailak 20- Bertso afaria Erron
– Otsailak 21- KAKA antzezlana Auritzen
– Otsailak 27- Demode Quartet kontzertua

Informazio gehiago : Korrika webgunean

 Leire Reta Trevejo Irati Irratian

Korrikaren Spota:

Korrika 24 Abestia:

Iruzkindu