Agoitzen musika doinuek hornitutako astea izanen dute

Agoitzeko Musika Eskolako ekinalditik eratorritako Musika Astea izanen da Agoitzen. Kurtso erdialdeko entzunaldiak aprobetxatzea hobetsi dute Agoitzen aste osoko egitarau bat prestatuz. Honetan bidelagun izanen dituzte musikarekin zerikusia duten zenbait talde, gaiteroak, txistulariak, abesbatza, musika banda, dantzariak, … eta horiekin guztiekin emanaldi berezia prestatu dute otsailaren 13rako.

Gaur egun Agoitzeko Musika Eskolak 120 ikasle ditu bere baitan instrumentu bat edo beste ikasten dabiltzatenak, baita kantatzen ikasten ari direnak ere. Kurtso erdian egiten diren entzunaldi hauek beren doaiak erakustera ohitu daitezen egin ohi dituzte, taula gainari beldurra kendu dezaten eta oraingoan hauxe bera da Musika Astea bilakatu dutena. Hau guztia kontatu digu Agoizko Musika Eskolako kidea den Sergio Estebanek.

 

 

Sergio Esteban Irati Irratian

Iruzkindu