Lanbide Heziketa ikasten ari zuela argazkilaritza ikastaro batean eman zuen izena Iñaki Bergara Perezek. Hortikan hasi zitzaion argazkilaritzarenganako pasioa eta bere ofizio bilakatu du gainera. Ihauteriak, jaiak, ekitaldiak,… izan ditu bere fokuaren pean eta lan horiekin erakusketa bat ondu du, ihauterien ingurukoa zehazki. Goizueta, Ituren, Zubieta eta Lantzeko ihauteriak ardatz argazki erakusketa ezarri du Agoitzeko Areto Nagusian otsailaren 21a bitarte Ihauteri Garaia lemapean.
Erakusketa pasa den ostiralean estreinatu zen eta estreinaldia arrakastatsua eduki zuen. Agoitzen ezaguna da Iñaki urte luzeetan gerturatu baita jaietan ekitaldien argazkiak egitera eta hor ere bere atxikimendua nabari zaio.
Gaur erakusketa aitzakitzat hartuta berakin izan gara solasean.
Iñaki Bergara Irati Irratian
