Euskarazko literatura sustatzeko eta honen inguruko elkargune bat edukitzeko ideiarekin sustatu ziren literatur solasaldi hauek. Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza idazleak dinamizatzen ditu bi talde hauek eta hilean behin elkartu eta liburu baten inguruan hitz egiten dute.
Ikasturte honetan Agoitzen Esnearen kolorekoa, Printzak begietan eta Ene Herri Txikia izan dute hizketagai. Aurizberrin, Esnearen kolorekoa, Printzak Begietan eta Intxaurrondo hostoaren itzaletan izan dira landutakoak.
Solasaldiak sasoiko daude eta ertz desberdinak lantzeko aukera eman ohi du. Gaur Mikel Albisu Iriarte dinamizatzailea izan dugu honen inguruan solasean.
Literatur solasaldiaren hurrengo hitzorduak
– Otsailak 23 18:00 Agoitzeko Euskararen Etxean “Babilonia” Juan Mari Irigoien
– Otsailak 24 18:30 Aurizberriko liburutegian “Frankenstein” Mary Shelley
Mikel Albisu Irati Irratian