Musika alorrean eskarmentua duten Iñigo Mikeleiz eta Miguel Nuñok kontzertu errezitaldia eskainiko dute bihar Artziko Jauregian. Komunitateei zuzendutako zenbait programetan aritu dira eta horren bitartez musika jendeari hurbiltzen dabiltza. Programa horietan arituta sortu zitzaien elkarrekin gauza berri bat sortzeko grina eta hara non Musikagune Bikoa edo Duo Musikagune bezala aritu izan dira kontzertu errezitaldiak egiten. Musika kontzertu bakoitzari egokitu eta zenbait olerkiz ondutako emankizunak dira eta hori bera ezagutzeko gaur izan ditugu Iñigo eta Mikel gure uhinetan. Beraiek gonbidatu gaituzte biharko saioaz gozatzera.
Miguel Nuño eta Iñigo Mikeleiz Irati Irratian
