Hilabetea bete ekimen Agoitzen Martxoaren 8a kari

Azken urtean hauspotzen dabilen inboluzioari aurre egitera deia luzatu egin da Agoitzen. Sexu indarkeria, generoa eta soldata arrakala ezeztatzen duten horiei aurre egitera eta berdintasunaren aldeko mezua zabaltzera. Horretarako hilabete osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baita proiektu berezi bat abiatu ere, Kapsula.

Proiektu berri honek 2046. urteko Agoitzeri berdintasunaren inguruko mezua bidaltzea litzateke eta udalarekin batera Haiak Creativas eta Karekin Kulturak sustatu dute proiektua. Mezuak jaso eta jaso dabiltza gerora 18a bitarte erakusketan partekatzeko eta gerora 2046ra arte gordetzeko.

Martxoaren 8ko egitaraua aurkezten Agoitzeko udaleko Berdintasun Zinegotzia den Alicia Zunzarren Garcia izan dugu gurean. Berak gonbidapena luzatu digu ekimenetan parte hartzera, gaur egungo egoeran ezinbestekoa baita berdintasunaren aldeko borroka.

 

Alicia Zunzarren Garcia Irati Irratian

Iruzkindu