Teknologian oinarritutako laguntza eskaintzera etorri da Ronkal Digital Multiservicios

Erika Ergueta dugu proiektu berri honen bultzatzaile. Garaian Ingurugiro zientzietan lizentziatu bazen ere bere bizitzari beste aldarte bat ematea otu zitzaion eta webguneen garapenean eta sare sozialen kudeaketetan espezializatu zen. Gerora Gardera bizitzera etorri zen eta bere ekinaldi propioari ekin dio, Ronkal Digital Multiservicios enpresa edo negozioa abiatu baitu.

Bertako negozio zein lagunei ahal duen laguntza teknologikoa ematea du helburu, euren markak eta produktuak saltzen laguntzeko edota idazkari lanak kudeatzea ere. Guzti honetaz aparte higiezin zerbitzua eskainiko du Akaris Higiezin digitalaren laguntzaz.

Duela hilabete eskas, Errokariko herrian toki fisikoa ere ireki zuen eta ezkeroztik etengabe dabil lanean bezeroak artatzen.

 

Informazio eta kontaktua : Ronkal Digital Multiservicios

 

Erika Ergueta Irati Irratian

Iruzkindu