Teknologian oinarritutako laguntza eskaintzera etorri da Ronkal Digital Multiservicios

Erika Ergueta dugu proiektu berri honen bultzatzaile. Garaian Ingurugiro zientzietan lizentziatu bazen ere bere bizitzari beste aldarte bat ematea otu zitzaion eta webguneen garapenean eta sare sozialen kudeaketetan espezializatu zen. Gerora Gardera bizitzera etorri zen eta bere ekinaldi propioari ekin dio, Ronkal Digital Multiservicios enpresa edo negozioa abiatu baitu. Bertako negozio zein lagunei ahal duen […]

Gardeko alkate berriak ilusioz ekinen dio bihar udalari

Erika Elgueta izendatuko dute bihar alkate Gardeko Udalean. Kanpotik etorrita den arren, Pirinioetako herrigintzan lan egiteko gogotsu dago , eta bere lantalde berriarekin batera udal parte hartzailea sustatuko dute herrian. Orain arteko alkateak, Jose Javier Etxandik, 26 urte eman ondoan hasiko da Erika herria kudeatzen; beretako “ikasketa handia izanen da Txabinaren esperientzia jasotzea”. Guk Irati […]