Zenbateri entzun diegu nerabeen inguruan solasean “gu ez ginen horrelakoak”. Gaurko kolaborazioan honi eman diogu bide eta eina handi batean hori egia da, baina batez ere garaiko gizartea eta gaurkoa ez direlakoz berdinak. Garaian kalea zen hezigune garrantzitsu bat eta horrek mundu digitalak hartu dio lekua, horrek aukerak eman badie gaur egungo nerabeei beste motatako arriskuak ekarri dizkie.
Honek arrakala generazionala ekarri du hezten ditugun nerabeei begiratuz eta hauxe bera landu dugu Miren Ciarekin izandako gaurko kolaborazioan. Honi aurre egiteko finean arrakalaz jabetu eta komunikaziorako gune erosoak sortzea da, betiere komunikazioa bi aldekoa bada, ez interrogatorio bat.
Interesa baduzue hurrengoan gairen bat jorratzea helaraziguzue eta atsegin handiz landuko dugu. Horretarako gaia bidaliguzue guri edota Mireni anonimotasuna ziurtatua izanen duzue egon lasai.
Miren Ciaren webgunean duzue informazioa eta kontsultak egiteko aukera
Miren Cia Urrutia Irati Irratian