Irati Orreaga turismo elkargoak, Nafar Basoak eta Eremua Trail BTT-ren elkarlanaren bidez dator Kintoa All Mountains Race froga. Kintoa ardatz hartuta turismo osasuntsu eta jasangarria sustatzeko froga da, Kintoa inguruko zonaldea balorean jarriko duena. Osasuntsua da kirola daukalako ardatzetako bat, mendi bizikletarekin egitekoa baita. Jasangarria da, parte-hartzailetza mugatua baita, 150 lagun parte hartuko baitute, ingurumenari eta batez ere bertako bizilagunei eta negoziei gehiegizko gainkarga saihestu nahi da. Irailaren 12 eta 13an izanen da froga eta honen inguruan ere hainbat ekimen antolatuko dituzte, azokak, kontzertuak,… familian ere gozatzeko moduko ekimena izateko.
Honen inguruan solastu gara Irati Orreaga elkarteko lehendakaria den Joseba Martinez Rey lagunarekin zeina ekimen honen sustatzailea dugun. Berak gonbidapena luzatu digu frogan parte-hartzera.
Informazio gehiago eta izen emateak : Kintoa All Mountains Race
Joseba Martinez Rey Irati Irratian

Frogaren aurkezpen bideoa: