Sorogaingo tumulo berria aztertzen

Bazterrak arakatzen ibiltzen ohi da Juan Mari Martinez Txoperena. Arakatze horiek hainbat aurkikuntza egitera eraman ditu, azkenengoa Sorogaingo aterpetxetik gertu agertu den Tumulo bat litzateke. Holako monumentuak nola identifika daitezkeen azaldu digu eta baita zertarako balioko zuten ere. Juan Mari Martinez Irati irratian

Egunon Auñamendi! Erraiak dokumentala eta irrintziak Mezkiritzen

Aralar irratian, Martin Juanenarekin hasi dugu eguna, bertako kirol emaitzak eta San Miguel eguneko jaigiroko zapore ona ekarri du gurera irrati esatariak. Quark zientziari buruzko saioan emakume kirolariei buruzko azalpenak eman dizkigute eta Irati Irratian Erraiak dokumentala egin duen zuzendariari egindako elkarrizketa entzun dugu ondoren, asteburu honetan Mezkiritzen egingo dute proiekzioa. Izenburua: Urriaren 1eko saioa […]