Agoitz jasangarritasuna helburu, kolorez jantziko du berriz ere Agoitz Loretan jaialdiak

Lehen edizio arrakastatsuaren ostean bueltan dator Agoitz Loretan jaialdia. Bigarren edizioa maiatzaren 8tik 10era izanen dugu eta berriz ere Agoitz kolorez janztea eta jasangarritasunari zentralidadea ematea izanen du helburu. 

Bertan landaren eta lore azoka, lorategi iragankorrak, pintxo loredunak, mikrolorategi lehiaketa, musika eta batez ere loreen presentzia nabarmena izanen dugu. 3 egunetan zehar loreekin zerikusia duten bisita gidatuak izanen dira baita Agoitzeko udaletxe parean dagoen irudia loreez betetzeko aukera. 

Hau guztia kontatu digu gaurkoan Mikel Baztan Agoitz Loretan jaialdiko antolatzailea

 

Informazio gehiago eta inskripzioak : agoitzloretan@gmail.com

 

Mikel Baztan Irati Irratian

2 edizioa aurkezteko bideoa:

Iruzkindu