Indarkeria matxistaren aurkako oihu ozena Aribeko elkarretaratzean

Eskualde osotik etorritako hamarnaka lagun batu ziren Berdin Bizi berdintasun zerbitzuak eta Aezkoako Gazte Asanbladak deituriko mobilizazioan. Ostiralean jakinarazi zuten Aezkoako emakume batek eraso matxista bat jasan eta salatu zuela eta horri erantzunez abiatu zuten mobilizaziorako deia. 

Mobilizazioaren helburua erasoa bera gaitzestea eta bide batez erasotuari babesa agerraraztea izan zen. Bertan Nere eta Blancak Berdin Bizi zerbitzuaren izenean eta Ainhoa eta Xeleik Aezkoako Gazte Asanbladaren izenean hartu zuten hitza, zeinetan erasoaren salaketa irmoa egin eta etorkizuna berdintasunean eraikitzeko konpromisoa aldarrikatu egin zen.

 

Elkarretaratzean irakurritakoak Irati Irratian

Iruzkindu