Egun on, Auñamendi!

Iñigo Muerza ATTAC Nafarroa eta PAH-HUT Nafarroako kidearekin pobrezia energetikoaren inguruan ibili gara gaurkoan solasean. Ondoren, bi astetan behin dugun kolaborazioa Mari Mar Aosekin Liburutegiko berriak ekarri dizkigu.Baita Igomenitsan gertaturiko atxiloketen inguruko prentsaurrekoa izan dugu gurean. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abenduaren 29ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Urteko azken eguna korrikan

Gaur, Maite Maisterra -rekin,Aezkoa Kirol elkarteko kidearekin, San Silbestreaz aritu gara.Maite ederki asko azaldu digu nola egingo duten lasterketa eta honen izaera berez familiarra dela. Aipatu digu norbanakoen arteko pike sanoak daudela tartean baina orokorrean lasterketa lasaia dela. Gogoratu lasterketarako izen ematea larunbata abenduak 31, 11:00 Orbaitzetako plazan (frontoi ondoan) Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Iturissa gure sustraia

Gaur, Luis de Potestad Auritzeko alkatearekin, Iturissa proiektuaz aritu gara.Luisek esan digu hainbat lekutatik diru laguntzak jaso dituztela eta proiektu hau beste proiektuekin elkartzeko nahia daukatela. Laguntza emateko orria: Iturissa proiektua lagundu nahi izan ezkero kontu korronte hau da: ES60 2100 5310 3202 0002 5983 Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Unairen bitartez karrape irratiko berriak jaso ditugu . Luis de Potestad Auritzeko alkatearen bisita ere jaso dugu. Iturissa proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Amaitzeko, Aezkoa kirol elkarteko Maite Maisterra elkarrizketatu dugu , lasterketako kontuak azaldu zedin. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abenduaren 28ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Zoru klausulaz mintzo!

Gaur, Begoña Alfaro -rekin,HUT-era atxikitutako abokatuarekin, hipotekek dakartzaten zoru klausulez eta hoiek salatzeko eman beharreko pausuez aritu gara.Begoñak esan digu beste ezer egin baino lehen ez dela bankuen eskaintzaz fido behar eta epaitegietara jo behar dugula behin argi edukita zoru klausula bat daukagula. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Martin Juanena, Aralar irratiko esataria bisitatu dugu eta bertako berriak kontatu dizkigu.Ondoren Quark saioa izan dugu gurean antimateriaz mintzatzen eta baita HUT Nafarroako abokatua den Begoña Alfaro -rekin hipoteken zoru klausuletaz aritu gara.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abenduaren 27ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko […]