Zein da Kolonbiako egoera?

Alexandra Bermúdez Osorio errefuxiatu politiko kolonbiarraren bisita izan dugu irratian. Duela urtebete haren herrialdetik ihes egin behar izan zuen, haren familiak jasaten zuen errepresioa dela eta. Congreso de los Pueblos mugimenduko ordezkaria eta giza eskubideen defendatzailea da, eta Kolonbian bizi den egoeraz izan gara berarekin solasean. Elkarrizketa, gazteleraz. [Audio clip: view full post to listen] […]

Egun on, Auñamendi!

Alexandra Bermúdez Osorio errefuxiatu politiko kolonbiarra izan dugu gaurko elkarrizketatu nagusia. Giza eskubideen defendatzaile eta Congreso de los Pueblos taldeko ordezkariarekin Kolonbian bizi duten egoeraz aritu gara. Itziar Ituñorekin izan gara ondoren. EZ3 taldeko abeslaria da, bihar kontzertua eskainiko dute Orbaizetan, 20:00etan. Zine estreinaldiak ezagutu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]

Egun on, Auñamendi!

1936ko gerra izan dugu gaurkoan ere hizpide. Hitzaldi eskainiko du Gemma Pierolak gaur Agoitzen genero errepresioaren inguruan. Gurean ere horretaz aritu da. Sigourney Weaver aktorea hobeki ezagutu dugu. Ondoren, tarte berri bat zabaldu dugu. Angel Mari Loperena kolaboratzaile izanen dugu. Turismoaz arituko gara berarekin. Xanti Begiristain ere bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]

Egun on, Auñamendi!

Aimarrek 11 urte ditu eta Garden bizi da. Garun-kaltea du, eta hari laguntzeko festa bat prestatu dute datorren 30erako. CNAIko gerente Ruperto Puertasek kontatu digu. Nafarroako Gobernuak atzo aurkezturiko enplegu planaren berri izan dugu. Ikasturte honetan beste irrati bateko berriak jasoko ditugu: Irulegi irratikoak. Beti bezala, gainera, Karrape irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, […]

Egun on, Auñamendi!

La Puerta Roja konpainiaren ‘Por la espalda’ antzezlana ezagutu dugu gaurkoan. Ventura Ruiz aktorearekin hitz egin dugu. Larunbatean eskainiko dute obra Agoizko fusilatuen oroitzapen ekitaldien barruan. Ostegunean izango dugu berriro ETB Nafarroan ikusteko aukera. Zer diote politikoek? Zientziari tartea egin diogu, eta Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]

Egun on, Auñamendi!

ANTOX elkartean murgildu gara gaurkoan. Zehazki, Larraingoa Zentroan. Lucia Lorda zuzendaria izan dugu gaurko lehenengo elkarrizketatua. Andres Bidartek ardi latxaren eta apatxen gaitzen inguruan hitz egin digu. Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Irailaren 19ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko […]

Sorogaineko bestetako erakusketarako argazkiak bidaltzeko epea zabalik

Urriaren 8an ospatuko dira Sorogaingo bestak. Urtero bezala, argazki erakusketa izanen da bertan, eta hura osatzeko argazkiak bidaltzeko aukera zabalik da jada. Argazki erakusketa deneri irekia da. Parte hartzeko argazkiak JPG formatuan igorri behar dira, urraren 3a baino lehen: sorogaingojaiak@gmail.com. Irudiarekin batera egilearen eta tokiaren izena adierazi behar dira. Aurten hau da gaia: Zure herriko […]

Iaz baino bisitari gehiago jaso ditu aurten Orreagako turismo bulegoak

Nafarroako gainontzeko turismo bulegoetan bezala, aurtengo abuztuan bisitari gehiago pasa dira Orreagako bulegotik. 8.175 pertsona jaso ditu aurten, iaz 451 gutxiago. Otsagabian bisitari gehiago jaso dituzte: 8.269. Bietan valentziarrak eta katalanak izan dira gehien. Orreagan, gainera, frantziar asko izan dira. Iazko datuekin alderatuta, gainera, %14 egin du gora Orreagako kolegiata bisitatu duten pertsonen kopuruak. Informazio […]