Musika elektronikoa, Manexen eskutik
Izenburua: Uztailaren 22ko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Izenburua: Uztailaren 22ko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Nafarroako Euskal Kantu Txapelketa birsortzeko proiektua ezagutu dugu gaurkoan. Ainhoa Huarte anotolatzailearekin izan gara, eta aipatu digu izen emateko epea zabalik dagoela! Aezkoa eta Garaziren arteko fazeria hitzarmenari buruz Aezkoako Batzarre Nagusiko Felix Jamarrekin hitz egin dugu. Zine estreinaldiak ezagutu ditugu, eta Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]
Gaur goizean markatu dute antolatzaileek bidea kartel horiekin. Eta bihar, goizeko 8:30etan hasiko da Atarrabian La Indurain lasterketa. Itaroatik irtengo dira txirrindulariak eta NA-150 errepidetik Agoitzerako bidea hartuko dute. Agoitzetik Oroz Betelura joko dute, Olaldea pasa, eta Garraldatik jarraituko dute, ondoren Erroibar gurutzatzeko. Ibilbide motza egingo duten txirrindulariek Atarrabiako bidea hartuko dute. Luzea egingo dutenek, […]
Irati mankomunitateak antolatu duen argazki lehiaketa ezagutu dugu Mabel Cañadarekin gaurko lehenengo elkarrizketan. Bizkarretako jaiak bihar hasiko dira, eta egitarauaren berri izan dugu gaurkoan Andreari esker. Aurizberriko liburutegia bisitatu dugu, eta, besteak beste, Pokemon Go izan dugu mintzagai. Idoia Zabalza euskara teknikariarekin, berriz, euskarari buruz aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Aribe eta Zangotza aukeratu ditu aurtengo udako ekologia eskola garatzeko. Bi ikastaro osagarri eskainiko dituzte uztailaren 26tik 29ra bitartean. Lehenengoa Ariben izanen da, eta Pirinioen gizatiartzea ezagutaraztea izanen du helburu. Rosa María Canals zuzendariak azaldu digu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Hurrengo astean Ariben izanen den ikastaro baten berri izan dugu gaurkoan. La humanización del Pirineo du izena, eta Rosa María Canalsek kontatu digu zertan datzan. Bi egun baino ez dira geratzen Luzaideko jaiak hasteko, eta Iurre Bidegainek programaren berri eman digu. Arkaitz Karrikak Garaitzeko Asi kultur erlkartearen Auritz koloretsua lehiaketa azaldu digu eta Rita Labianok, […]
Angiluerreka elkarteak 30 urte bete ditu; garagardo festak, berriz, sei. Gora doa urtero parte hartzeak, eta antolatzaileek beste behin programa berezia osatu dute. Aritz Ugaldek kontatu digu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Malkei Festibala egiteko aurrekontu nahikoa ez duten arren, antolatzaileek proiektuarekin jarraitu nahi izan dute. Horregatik, da aurtengo edizioa ‘faltso’. Gorka Beunza antolatzaileak xehetasun guztiak azaldu dizkigu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Larunbaterako bi proposamen jaso ditugu gaurkoan egin ditugun bi elkarrizketetan. Gorka Beunzak ‘Faltso Malkei’ jaialdiaren berri eman digu, Orbaran izanen da. Aritz Ugaldek, berriz, Agoizko Angiluerreka elkartearen 6. garagardo festaren programaren berri eman digu. Zientziari ere tartea egin diogu, Elhuyar Fundazioaren Quark saioa entzun dugu. Amaitzeko, denboraren makinan sartu gara beste aste batez. Eta, nola […]
Ostiralean ireki zituen ateak Oroz Beteluko Zaldu jatetxeak. Iñaki San Miguel Sadaba jabea ezagutu dugu. Astero bezala, Andres Bidartek hainbat gomendio eman dizkigu. Iruñetik Euskalerria irratiko Maialen Huarte aritu zaigu, azken berriak eta agenda errepasatu ditugu harekin. Xorroxin irratian ere izan gara, Baztandarren Biltzarraren berri zian dugu, besteak beste. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]