Egun on, Auñamendi!

Iruñeko Ekintza Antiespezista taldeko Ainara Sagardoi izan dugu lehenego gonbidatua, sanferminak eta animalien erabilera izan ditugu berarekin hizpide. Buru Beltza elkarteko kide Peio Eliceits elkarrizketatu dugu ondoren. Bortuaren eguna aurkeztu digu, eta Manex Buru Beltza ardi arrazari buruz aritu gara. Ostiralero bezala, zine estreinaldien berri izan dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]

Donibane Garazin bizi den gazte bat desagertu da

Arrosako Beñat Indaburu, 29 urteko gaztea, uztailaren 12an desagertu zela salatu dute. Donibane Garazin bizi da, eta herritarren laguntza eskatu dute hura aurkitzeko. Iruñeko Sanferminetara joan ote zen ikertzen ari da familia, eta Foruzaingoak aurresalaketa bat du desagerpenagatik. Aldudeko ibilbidean istripu bat izan ote zuen ere izan da kontuan, bertako gaztandegi batean egiten baitu lan. […]

Egun on, Auñamendi!

Xanti Begiristain izan dugu gaurko lehenego gonbidatua. Hamabostero bezala istorio bitxi bat ekarri digu. Itari Naturako Koldo Villalbarekin izan gara, ondoren. Nafarroako turismo departamentuak antolatu duen Aktore egun batez egitasmoaz mintzatu gara, Eraztunen Jauna pelikulako eszenak grabatzen baitabil Iratin. Amaitzeko, Jose Ignacio Ubau medikuarekin izan gara, erretiroa hartu du eta bere esperientzia eta ibilbidea errepasatu […]

Bi oihan lote saltzeko enkantea eginen du Aezkoako Batzarre Nagusiak

Oihan enkantea eginen du Aezkoako Batzarre Nagusiak uztailaren 28an. Plegu itxiaren bidezkoa izanen da enkantea, eta honako oihan loteak saldu nahi ditu: LAUZARAN. Oihana hobetzeko mozketa. 3.120 pago oin ditu, 2.777 metro kubiko zur egiten dutenak. Lotea, guztira:  47.809,71€ GIBELEA. Birsortzeko mozketa 1.151 pa goi oin ditu, 3.708 m kubiko zur egiten dutenak. Lotea, guztira: […]

Egun on, Auñamendi!

Luzaiden egin dugu lehenengo geldialdia. Amparo Elizondo Luzaideko eskolako zuzendaria elkarrizketatu dugu, aurten eskolak 25. urte bete dituelako. Igandean Erroibarko eguna ospatuko da Sorabilen, Joseba Martinez zinegotziak egitarauaren berri eman digu. Mendixut aldizkariko Rita Labianorekin zenbaki berriaz eta Bizirik Gaude azokaz aritu gara. Ondoren, Kurdistanera begira jarri gara, bertako borroka ezagutzeko. Eta, nola ez, berriak, […]

Egun on, Auñamendi!

Xorroxin irratia bisitatuz abiatu dugu elkarrizketen tartea. Izabara jo dugu ondoren. Bihar Iror Beien Emontarzuna eginen dute, eta Izabako alkate Jesus Baracek zergatia kontatu digu. Zientziari tartea egin diogu, eta Elhuyar Fundazioaren Quark tartea entzun dugu. Amaitzeko Alemaniako Kielen abesbatza ezagutu dugu. Larunbatean Orreagan izanen dira. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]

Egun on, Auñamendi!

Aezkoa 20 ibilbidea ezagutu dugu gaurko lehenengo elkarrizketan, Napar Bideak elkarteko Daniel Iriarte elkarrizketatu dugu horretarako. Astero bezala, Andres Bidartek hainbat gomendio eman dizkigu. Iruñetik Euskalerria irratiko Maialen Huarte aritu zaigu, azken berriak eta agenda errepasatu ditugu harekin. Denboraren makinean sartu gara ondoren, duela bi urte albiste zer zen entzun dugu. Eta, nola ez, berriak, […]

Egun on, Auñamendi!

Viajero Ilustrado bidaia agentzia ezagutu dugu. Bestelako bidaiak eskaini nahi ditu Irotzeko Idoia Artetak, eta horregatik sortu du. Aribeko Hoteleko Marisa Rotaren bisita izan dugu estudioan. Lortu duten Ecolabel zigiluari buruz aritu gara berarekin. Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Zine estreinaldien berri izan dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]