Erroibar, Auritz eta Luzaideko udako jarduetarako begiraleak behar dira

Artzibar-Auritz-Erroibar-Luzaideko Euskara Zerbitzuak jakinarazi duenez, udan antolatzen dituzten tailer eta jarduerentzako begiraleak behar dituzte Erroibarren, Auritzen eta Luzaiden. Uztailan eta abuztuan izanen dira haurrentzako jarduerak, eta Euskara Zerbitzuak Dindaia Fundazioarekin elkarlanean antolatzen ditu. Informazio gehiago jasotzeko edo intersaturik egonez gero, jarri harremanetan euskara zebitzuarekin (euskara@burguete.es – 948 790405) edo Dindaia Fundazioarekin (Naiara: naiara@dindaia.eus – 948 […]

Lankidetzarako Europako Programaren (POCTEFA) finantzaketa izanen du Irati Lau Ibarrak proiektuak

Aezkoako Batzarre Nagusiko kide den Javier Apat Iriarte Txapisek eman du notiziaren berri Twitterren. No todo aon malas noticias,nos han aprobado el POCTEFA a los cuatro valles de #Irati, Garazi,Zuberoa,Zaraitzu y Aezkoa — Txapis #aztnugaL (@urgein) 2016(e)ko maiatzak 12 Aezkoako Batzar Nagusiak, Zaraitzuko Batzar Nagusiak, Garaziko Mendi Sindikatak eta Xuberoako Mendi Sindikatak mugaz gaindiko elkarlanean […]

“Terrorismoa goratzen” duelakoan Agoitzen eginiko mural bat ezabatzeko eskatu du Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak

Agoizko Merkatuko plazan dagoen muralak “terrorismoari goratzarre” egiten diola argudiatuta, ezabatzeko eskatu dio udalari Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak. Muralean Mikel Zabalza zenaren irudia ageri da, alboan tortura hitza marra gorriz ezabatuta duela. Apirilean egindako torturaren aurkako mural bera marraztegatik zortzi lagun atxilotu zituzten Burlatan. Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzaren arabera, “ETA erakunde terroristarekin harremana duten […]

Egun on, Auñamendi!

Zabaldi Elkartasunaren Etxeak antolatu dituen brigadak ezagutu ditugu gaurkoan. Evak kontatu dizkigu xehetasunak. Pirinioetako AEKan egin dugu hurrengo geldialdia, aurrematrikulazioak eskaintzen dituen abantailak Izaskun Zabalzak kontatu dizkigu. PSNko Carlos Gimeno elkarrizketatu dugu, ondoren, landa eremuko eskolen inguruan. Asteartero bezala, Karrape irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren […]

AEKko matrikula merkeago, orain

2016/17 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Hala kontatu digu Pirinioetako AEKko Izaskun Zabalzak: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko   Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte: %5eko deskontua […]

Egun on, Auñamendi!

Europako Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko TTIP ituna izan dugu gaurkoan mintzagai. Iosu Osta TTIPren aurkako ekimenaren partaide eta Nafarroako ATTACen arduradunarekin izan gara. Agoizko niniteka proiektua ezagutzeko, berriz, 0-3 guraso elkartera dietu dugu. Asteartero bezala, Elhuyar Fundazioak sortzen duen Quark zientzia tartea entzun dugu, gaurkoan pelbisaren inguruan. Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola […]

Egun on, Auñamendi!

Harat-Honat: Jonki baten trajeria librua aukeztu digu gaurko lehenengo elkarrizketan Gerardo Mungia iruindarrak. Andres Bidarterekin abereek garai hontan duten gaixotasunak landu ditugu. Astelehenero bezala, Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 9ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full […]