Aezkoa, Erronkari eta Zaraitzu bultzatzeko eskatu du PSNk

Aezkoa, Erronkari eta Zaraitzu ibarrak bultzatzeko eskatu dio PSNk Nafarroako Gobernuari. PSNko parlamentari Ainhoa Unzuk egin dio eskaera gobernuari, eta zonaldea hobetzeko dituen ekintza planen inguruan galdegin dio. Ahultze demografikoa jasateaz gain, garapen sozioekonomikoa ahultzeko arriskua dute ibarrek, eta PSNren arabera, populazioa mantentzeko lan aukerak sortzea beharrezkoa da.

Egun on, Auñamendi!

RAK ‘Ruta de los akelarres’ egitasmoa ezagutu dugu gaurkoan, Jon Beunzak eman digu gure eskualdea bizikleta munduarekin lortu duen proiektuaren berri. Orreaga Musika Eskolako eskaintza ere ezagutu dugu Joserra Garciarekin, datorren astelehenean hasiko baita izen emateko epea. Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Estreinaldiak errepasatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda ere bai. […]

Egun on, Auñamendi!

AEKko Xabi Gartzia izan dugu gaurko lehenengo elkarrizketatua. Vascuencearen legearen inguruan aritu gara, hizkuntzak behar duen herri gogoaren idarraz. Edurne Erreak Aurizberriko XX Musikaren Eguna aurkeztu digu, eta oso itxura ona du.’Nafarroan ETB ikusi nahi dugu’ guraso taldearekin ere izan gara, gaur bertan eten duelako ETBk Nafarroako emisioa. Hamabostero egiten dugun bezala Xanti Begiristainekin izan […]

Egun on, Auñamendi!

Mendixuten zenbaki berria kalean da, maiatzekoa. Rita Labianok kontatu digu zer aurkituko dugun Pirinioetako aldizkariko orrietan. Auritzeko alkate Luis de Potestaden bisita izan dugu irratian, MECNA programaren inguruan hitz egin dugu berarekin. Otsanda txakur eskolan ere izan gara, eta asteartero bezala, Karrape irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! […]

Egun on, Auñamendi!

Laurentxi elkarteak XI jardunaldia eginen du igandean Ardaitzen, Leire Remiro gonbidatu dugu xehetasunak ezagutzeko. Herri Urrats festaren inguruan antolatutakoaren berri berriz Daniel Laxaue Herri Urratseko kolehendakariak eman digu. Asteartero bezala, Elhuyar Fundazioak sortzen duen Quark zientzia tartea entzun dugu, gaurkoan oroitzapenen inguruan. Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. […]

Egun on, Auñamendi!

Asteazkenean ogasuneko izapideak on-line egiten ikasteko tailerra izanen da Ariben. Edurne de Miguel Cederna Garalurreko garapen eta enplegu agenteak kontatu digu. Andres Bidarterekin abereek garai hontan duten gaixotasunak landu ditugu. Astelehenero bezala, Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 2ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Egun on, Auñamendi!

Maiatzaren lehenengoaren inguruan aritu gara gaur, langileen egunaren inguruan. LAB sindikatuko Juantxo Goienek Ekialdean antolatu dutena azaldu digu. Ekainaren 4rako Kontseiluak deitu duen mobilizazioaren inguruan ere aritu gara. Paul Bilbao izan dugu telefonoaren beste aldean horretarako. Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Estreinaldiak errepasatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda ere bai. Entzun! […]