Egun on, Auñamendi!

Elutseder elkarteak antolatutako erakusketa baten inguruan hitz egin dugu gaur. Patxi Ibarrola gonbidatu dugu horretarako, eta hark azaldu digu zertan datzan Valderro orain 80 urte erakusketa. Julianekin ere izan gara, ostiralero bezala, Isaba eta Erronkariko kontuekin etorri zaigu. Amaitzeko, Titiriteros de Biñéfar taldeko Eva Paricio elkarrizketatu dugu igandean Agoitzen eginen duten Maricastaña ikuskizunaren inguruan. Izenburua: […]

Egun on, Auñamendi!

Nafarroako Gobernua INTIAren bitartez teknologia berrien eta landa eremuen alorrean egiten ari den proiektuak ezagutu ditugu gaurkoan. Alberto Lafargarekin hitz egin dugu eta Smart Rural, Smart Akis, Recap eta Fertinnowa egitasmoak ezagutu ditugu. Ondoren, Ana Vicenterekin mintzatu gara, sakelako telefonoak nola erabiltzen diren ikasteko ikastaroa aurkeztu digu. Xanti Begiristain ere deitu dugu gaurkoan. Amaitzeko, Quark […]

Egun on, Auñamendi!

Otsanda txakur eskolara jo dugu gaurkoan lehenengo elkarrizketan. Bertatik Mikel izan dugu, eta ariketa berri inguruan mintzatu gara berarekin. Oskal Alegria izan dugu ondoren saioan. Garazi eta The Basques of Santazi filmen inguruan hitz egin dugu harekin. Zientzia tartea ere zabaldu dugu Elhuyar fundazioari esker, eta amaitzeko Txiapasen duten egoeraren berri izan dugu. Etzun berriro! […]

Gaur dute lehenengo saioa Pirini Bardó taldeko bertsolariek

Gaur arratsaldeko 19:30ean BARDOAK Donamarian izanen dira. Gaur ekingo diote bertsolariek Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenari. Eta gure eskualdeko bertsolariak izanen dira kantuan Donamarian. Pirini Bardó (Pirinioak) taldeko kideak: Ibai Carballo, Karine Etxeberri, Joseba Martinez, Aitor Zazpe, Imanol Ubao, Josetxo Ubao eta Fernando Ziganda. Haien ondoan Iluminatiums (Malerreka/Baztan) taldea ariko da. Pirini Bardó taldea ezagutu […]

Egun on, Auñamendi!

Artzaintza uzteak ondorio ekologiko eta sozio-ekonomikoak ekarriko ditu. Hala frogatu dute UPV/EHU eta NEIKER-Tecnaliako ikerlariek. Jarduera honek larreen landare-dibertsitatean eta ekintza mikrobianoan duen eragina aztertu dute, eta horien inguruan solasean izan dugu Arantza Aldezabal EHUko ikerlaria irratian. Ondoren, LPEaren gaia landu dugu. Podemos Ahal dugu taldearen iritzia ezagutu dugu Tere Saez parlamentariari esker. Zinema estreinaldiei […]

Hiriberriko batzar kudeatzailea izendatu du gobernuak

Nafarroako Gobernuak aste honetan izendatu du Hiriberriko batzar kudeatzailea, maiatzeko eta abenduko hauteskundeetan hautagaitzarik izan ez ostean. Euren artean presidentea aukeratu beharko dute orain kideek. HIRIBERRI BATZAR KUDEATZAILEA Oscar Ancho Remondegui, Cristian Burusco Arrese, Jon Reka Goicoa, Fernando Nazabal Aincia eta Miguel Angel Arozarena Domench.

Egun on, Auñamendi!

OPEaren gaia jorratu dugu gaurkoan ere elkarrizketen atala zabaltzeko. Nafarroako Gobernua eusten duten lau alderdiak ez dira ados jarri hezkuntzako lan eskaintza publikoari dagokionez, eta EH Bildu taldearen iritzia ezagutu dugu Miren Aranoari esker. Gure eskualdeko bertsolariek osatzen dute Pirini Bardó taldea ezagutu dugu ondoren, Fernando Ziganda elkarrizketatuz. Idoia Zabalza euskara teknikariarekin aurrematrikulazio kanpainaz aritu […]

Egun on, Auñamendi!

Karrape irratia bisitatu dugu gaurkoan elkarrizketen tartea zabaltzeko. Inauteriak dituzte asteburu honetan, eta dena prest jai giroz betetzeko Leitza. Ondoren, OPEaren gaia jorratu dugu. Nafarroako Gobernua eusten duten lau alderdiak ez dira ados jarri hezkuntzako lan eskaintza publikoari dagokionez, baina gobernuak aurrera eginen duela iragarri du. Bi iritzi jaso ditugu gaurkoan. Geroa Baiko Maria Solana […]