Egun on, Auñamendi!

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen 11 urteen ospakizunari buruz, eta 11 urte hauetan egin duten lanari buruz hitz egin dugu gaurkoan, Iker Elosegirekin. Ondoren, IKTen bidezko memoria proiektua ezagutu dugu, Edurne Almirantiarenarekin. Amaitzeko, Quark zientzia tartea zabaldu dugu, eta Aralar irratia bisitatu. Izenburua: Urtarrilaren 19ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view […]

Egun on, Auñamendi!

Bertso egunaren inguruan solastu gara gaurkoan Bertsozale Elkarteko Jon Agirresaroberekin. Egun osoko egitaraua antolatu dute aurten ere, baina berrikuntza zenbaitekin. Andres Bidarterekin ondoren abereen digestioaz eta abortuaz hitz egin dugu. Amaitzeko, Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Izenburua: Urtarrilaren 18ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Atzoko Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran Zilbeti eta Magnesitasi buruz egin zuten eztabaidaren laburpen bat izan dugu lehengo gaitzat saioan. Nafarroako Trikiti jaialdia aurkeztu digute ondoren, eta Nafarroako Parkinson Elkarteko Sara Diazek parlamentuan egin zituen eskakizunak kontatu dizkigu. Julian ere bisitatu dugu gaurkoan, Isabatik ekarri dizkigu berriak. Izenburua: Urtarrilaren 15ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Aste honetako gaurkotasun politikoa errepasatu dugu gaurkoan. Asteartean Iruñean Sortuko Rufi Etxeberriak eskainitako hitzaldia alde batetik. Bestetik, atzo Espainiako Kongresuan Patxi Lopez presidente berriak emandako hitzaldia. Kultur gaiak landu ditugu ondoren, eta Pamplona Negra jaialdia ezagutu dugu. Xanti Begiristain ere izan dugu gurekin gaurkoan. Izenburua: Urtarrilaren 14ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko […]

Egun on, Auñamendi!

Sarek eta Bagoazek larunbatean egindako mobilizazioen balorazioa jaso dugu gaurkoan saioan. Gainera, Hartu trena izeneko dinamika ere aurkeztu digute. Asteazkena izanik Karrape irratira deitu dugu, eta gaurkoan ere Otsanda Txakun Eskolara. Gainera, Aurizberrin Sahararen alde antolatu duten jaiaren berri izan dugu Aitor Zazperi esker. Izenburua: Urtarrilaren 13ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko […]

Egun on, Auñamendi!

Nobela beltz batekin abiatu dugu saioa gaurkoan. El Vuelo del Cormorán izenekoa, eta Juan Carlos Berriok idatzitakoa. Ostegunean Agoitzen aurkeztuko du eta horregatik izan dugu gurean. Ipuinei begira ere jarri gara, Charles Perrault idazlea ezagutu dugu. Amaitzeko, Quark saioa eta Zerika taldearen lehenengo ikastarotxoa izan ditugu. Izenburua: Urtarrilaren 12ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Urteko bigarren astelehena, eta gure eskualdeko historiari begira zabaldu dugu. Gartxot Ekimeneko kide bat izan dugu gurean Itzaltzun asteburu honetan ospatuko duten Gartxot egunaren inguruan solasean. Ondoren Andres deitu dugu, eta amaitzeko Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Izenburua: Urtarrilaren 11ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Baditugu zenbaki saridunak!

Eguberrietako zozketa egin dugu gaur goizean, eta baditugu sei zenbaki saridunak. Irati Irratiaren izenean, mila esker parte hartu duzuen guztiei. Sarietarako produktuak jartzen lagundu duzuen taberna eta salguneei, txartelak saltzeko lana borondatez hartu duzuen norbanako guztiei eta txartelak erosi dituzuenei. Zuek egiten duzue posible Irati Irratia! [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen […]