Egun on, Auñamendi!

Enpleguari buruz hitz egin dugu gaur. Zehazki, Agoizko epaitegien egoeraren inguruan mintzatu gara Aitziber San Martin LAB sindikatuko justizia delegatuarekin. Auritzera ere joan gara, kirolari tartea egin diogu, Maider Otegirekin pala txapelketaz aritu gara. Aralar irratira bisita ere egin dugu, eta zientziaren gunean Quark saioa entzun dugu. Izenburua: Azaroaren 3ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Egun on, Auñamendi!

Artzibarreko oikonimia lana ezagutu dugu gaur. Etxeen izenak, alegia. Tere Iribarrenek eman dizkigu xehetasun guztiak. Animaliek eta bereziki baserriko abereek garai honetan dituzten gaixotasunen inguruan solastu gara ondoren Andresekin. Eta irratien txokoan Baztan-Bidasoa inguruko eta Iruñerriko kontuak jaso ditugu. Gainera, gaurkoan larunbatean Auritzen izandako bertso saioaren hainbat bertso entzun ditugu. Izenburua: Azaroaren 2ko saioa Iraupena: […]

Aezkoako Batzar Nagusirako hauteskundeak, abenduaren 27an

Abuztuaren 9an izan zen Aezkoako Batzar Nagusirako hauteskundeen lehenengo deialdia, hautagairik ez zen aurkeztu, baina. Batzordekideak hautatzeko dei berria egin du orain Batzarrak, eta abenduaren 27an, igandean, izanen dira hauteskundeak. Hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 9tik azaroaren 25ra bitartekoa izanen da. Hauteskunde kanpaina, berriz, hautagaien behin betiko zerrendak argitaratzen diren egunetik abenduaren 25a. Abenduaren 27an, udal […]

Egun on, Auñamendi!

Atzo Erroibarren egin zuten ezohiko bilera izan dugu gaurkoan gai nagusi. Erroibarko udalak Zilbetiko harrobia deuseztatzen duen sententziaren aurka helegitea aurkeztea eztabaidatu zuen atzo, eta AIVE taldearen lau botoekin onartu zen. AIVEko Jesus Esteban Juanarena eta EHBilduko Joseba Martinez izan ditugu gaurko saioan. Aezkoako Batzar Nagusiak euskararen alorrean legegintzaldi honetan izandako aurrerapausuak errepasatu ditugu Idoia […]

Erroibarko Udalak errekurtsoa aurkeztuko du

Atzo egindako ezohiko bileraren ostean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren sententziaren aurka kasazio errekurtsoa jartzea erabaki du Erroibarko Udalak. AIVE taldearen aldeko lau botoekin onartu zuen; Erroibarko EH Bilduko hiru kideek ezezko botoa eman zuten. Gaurkoan, Jesus Esteban Juanarena AIVEko zinegotzia eta EHBilduko Joseba Martinez elkarrizketatu ditugu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen […]

Gobernuak ez du errekurtsorik aurkeztuko Zilbetiko harrobia baliogabetzen duen sententziaren aurka

Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Landa Garapen kontseilari Isabel Elizaldek jakinera eman duenez, gobernuak ez du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren sententzia errekurrituko. Auzitegiak ezetz esan zion, orain bi aste, Zilbetiko harrobiari, ingurumenean “kalte onartezina” eragingo lukeelako. Isabel Elizaldek gaur azaldu duenez, gobernuko zerbitzu juridikoek egidako txostenetan oinarritu da gobernua erabakia hartzeko. Txostenek helegitea ez aurkeztea aholkatzen […]

Egun on, Auñamendi!

Iruñera begira jarri gara gaurkoan. 2012ko Riau-riauko auzipetu Mikel Aingeru Auza izan dugu gurean. Kontatu digu auzipetuak ez direla joango kartzelara. Auzipetuek azpimarratu dute, dena den, ez daudela ados 2012ko Riau-riaua “boikot antolatua” izan zela jaso duen ebazpenarekin. Auritzera ere joan gara, Auritzeko pala txapelketaren berri eman digu Maider Otegik. Amaitzeko, Saharar herriko egoerara gerturatu gara […]

Egun on, Auñamendi!

Miguel Sanchez-Ostiz idazle nafarro gonbidatu dugu gaurko saiora, bere azken liburuaren aurkezpena dela eta. El escarmiento liburuaren jarraipena den El botín lana aurkeztu digu, 1936ko gerrako irabazleek egindako arpilatzea. Donostiara ere joan gara, Altzara zehazki, eta bertan osatu eta aurkeztu berri duten Mikel Zabalza Gogoan Altzako Herri Ekimena ezagutu dugu. Azaroaren 29an omenaldia egingo diote […]

Egun on, Auñamendi!

25.000 errefuxiatu saharar etxerik eta elikagairik gabe daude uholdeen ondorioz. Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu zuela 40 urte beteko dira azaroaren 6an, eta orduz geroztik, milaka saharar errefuxiatuta bizi dira Tindufen (Aljeria). ANAS Nafarroako Sahararren Lagunak elkarteko presidente Jose Otxoarekin hitz egin dugu gaurkoan bertako egoeraz. Animaliak ukuiluetara eramateko garaia da oraingoa, horregatik, Andresek animalien osasunerako […]

Egun on, Auñamendi!

NATOk Bardean egiten ari den Trident Junture 2015 maniobraren inguruan hitz egin dugu gaur. Bardenas Ya! platformako kide bat izan dugu gurean horretarako, eta antimilitarismoaz hitz egin digu. TTIParen ingurukoak ere entzun ditugu, Raul Ciriza entzun dugu, zehazki. Amaitzeko, neurosexismoaz eta Mindfullnessaren inguruan solastu gara Beni sanz psikologoarekin. Izenburua: Urriaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]