Palestinako errealitatea ezagutuz
Palestinaren egoera ezagutzeko Jesus Valencia gonbidatu dugu irratira. Boicot a Israel (Txalaparta, 2014) liburuaren egilea da Valencia: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Palestinaren egoera ezagutzeko Jesus Valencia gonbidatu dugu irratira. Boicot a Israel (Txalaparta, 2014) liburuaren egilea da Valencia: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Safer Pyrenees proiketuaren baitan, Nafarroako Gobernuak wifi guneak ezarriko ditu Orreagako zonaldean eta Iratiko basoan. Nafarroako Gobernuko telekomunikazio ingeniari eta proiektuaren arduradun Unai Arbizuk irratian azaldu duenez, hiru gune izanen dira Donibane Garazi eta Orreaga artean, Orbaizetako Arrazola zonaldean, berriz, bat ezarriko dute. Europako finantziazioa lortu dute, eta zerbitzua urtea amaitu baino lehen izan nahi […]
Martxan da Errigoraren udazkeneko kanpaina: Nafarroako hegoaldeko uzta euskarari puzka. AEKrekin elkarlanean gure eskualdera ere iritsiko dira Nafarroako hegoaldeko produktuak. 15 ekoizlek hartu dute parte, eta 50 euroren truko eskuratu daiteke saskia. Pirinioetako AEKn eskatu dezakezue: 948764087 edo garralda@aek.eus. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Palestinako gatazka gertuagotik ezagutu dugu gaur. Jesus Valencia idazlea gonbidatu dugu, eta harekin herri palestinarraren okupazioaren gakoak eta Israelen aurkako boikota errepasatu ditugu. Nafarroako Gobernuko Unai Arbizu ingeniariari esker, berriz, Iratin eta Orreagan Nafarroako Gobernuak wifia ezarriko duela ere jakin dugu. Izaskun Zabalza AEKko kideak Errigorako udazkeneko kanpainia aurkeztu digu Nafarroako hegoaldeko uzta euskarari puzka. […]
Garaitzeko Asi kultur elkarteak bertso saioa antolatu du hilaren azken egunerako. Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio eta Julio Soto gonbidatu dituzte.Urriaren 31an, 18:00etan izanen da, kultur etxean. Aimar Karrika bertsolari auriztarrak xehetasun gehiago eman dizkigu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Aragoira joan gara gaurkoan. ‘Los 8 de Yesa’ plataformako Arriel Dominguez izan dugu gurean. Auziperatu egin dute beste zazpi kideekin batera, eta kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak haien kontra protesta batengatik. Otsanda txakur eskola ere bisitatu dugu, eta clicker izeneko gailua ezagutu dugu. Bertsolaritzari tartea egin diogu gaurkoan, Aimar Karrikaren laguntzarekin Auritzeko bertso saioaren berri […]
Maiatzeko hauteskundeetan hautagaitzarik izan ez zuten kontzejuetan abenduaren 20an egingo dira hauteskundeak, Espainiako Estatuko hauteskunde orokorrekin batera. Nafarroako Gobernuak gaur onartutako foru dekretuan deitu dira, eta gure eskualdeko Saragueta eta Arrietari eragiten die. Artzibarreko Arrietako 34 biztanleek eta Saraguetako 19 biztanleek, beraz, herri bakoitzako kontzejuko presidentea aukeratu beharko dute.
Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoko kide Ramon Morcillo gonbidatu dugu gaurko saiora. Kanabis klubak erregulatzen dituen foru legeari buruz hitz egin dugu harekin, Espainiako Auzitegi Konstituzioak legea etetzea mantentzea erabaki dutelako. Auritzeko pala txapelketaren 3. jardunaldiaren berri ere izan dugu Maider Otegiri esker. Eta Agoitzen prestatzen ari diren Broadway Series ikuskizuna ezagutu dugu. Agoizko San Miguel Abesbatzako […]
Siriara begira jarri gara gaur. Zabaldin egiten ari diren Elkartasunaren astean Siriako gatazka dute aztergai, eta horren inguruan solastu gara Beatriz Villahizanekin. Atzo izan zen Nafarroa Oinez festa Baztanen, eta jaiaren kronika jaso dugu Xorroxin irratitik. Euskalerria irratiko kideekin, berriz, aurretik dugun astearen prebisioa egin dugu. Amaitzeko, Andresekin landareen inguruan hitz egin dugu: pataten eta […]
Izenburua: Urriaren 16ko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]