Egun on, Auñamendi!

Fosilei esker, geologiari esker, duela urte asko gure eskualdea nolakoa zen jakin dezakegu. Zein animali zeuden, adibidez. Mosasaurioak egon zitezkeela, agian. Koldo Villalbak Iratin aurkitutako hortz bat erakutsi digu gaurkoan, eta animalia horren inguruan mintzatu zaigu. Auritzeko pala txapelketaren lehenengo jardunaldiaz mintzatu zaigu Maider Otegi. Amaitzeko, Sare elkarteko kideek ihesaren ingurukoak ekarri dizkigute. Izenburua: Urriaren […]

Mosasaurioak, Iratin

Jurasick Park filman agertzen diren animalirik ote zegoen gure eskualdean? Badirudi baietz. Antzekorik bai, behintzat. Mosasaurio Globidens baten hortz bat aurkitu du Koldo Villalba orbaiztarrak, chalets d´Iraty inguruan. Aurkikuntzaren inguruan eta animaliaren inguruan mintzatu gara berekin: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Alzheimer gaixoen seniden AFAN elkarteko Aintzane Mariezkurrena izan dugu gaurkoan gurean. Gaixoekin komunikazioa nolakoa izan behar duen galdegin diogu, ostegunean horren inguruko solasaldia eskainiko baitu Auritzen. Asteak infomazioari dagokionez, dakarrena kontatu digute Euskalerria eta Xorroxin irratietatik. Eta, astelehenero bezala, Andesekin aberen gaixotasunen inguruan hitz egin dugu. Izenburua: Urriaren 5ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Igandean ospatuko den Orreaga Zubiri maratoi erdiaren inguruan hitz egin dugu gaur. 10. urtea du aurtengoa, eta, Zaldiko elkarteko presidente Mauricio Blancok kontatu digunez, denetarik antolatu dute. Gure Aizpea emakumeen elkarteak ere gauza asko antolatu ditu. Nekane izan da gurean, ikasturte berrian izango diren ikastaroen berri eman digu, eta baita Prinioetako Emakumeen topaketari buruz ere. […]

Egun on, Auñamendi!

Txakurrei buruz elekatzen hasi dugu urriko lehenengo saioa. Laguntzarako txakurren inguruko informazioa eman digu Josune Aspiroz Bocalan Biak Bat fundazioko kideak. Nafarroako Parlamentuan errefuxiatuen eta migratzaileen krisiari buruz egin duten saio bereziari tarte bat eskaini diogu. ONGen Koordinadorako Teresa Burgiren hitzak entzun ditugu, sistema ekonomikoaren inguruan. Pirinioetako AEKko azkeneko berriak ere izan ditugu. Matrikulazio kanpaina […]

Egun on, Auñamendi!

Pilotari buruzko gaiak izan digu nagusiki gaurko saioan. Patxi Eugi pilotaria izan dugu, eta Elkarpelota zentro profesionalaren inguruan elekatu gara. Maider Otegirekin, ordea, Auritzeko VI. Pala txapelketari buruz hitz egin dugu. Iaz baino bikote gehiagok eman dute izena aurten. Baztani begira ere jarri gara, Sustrai Erakuntzako Martin Zelaiarekin Aroztegiako proiektu “espekulatzailerari” buruz hitz egin dugu. […]

Egun on, Auñamendi!

Artzaintzari tartea egin diogu gaurkoan Egun on, Auñamendi saioan. Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko Santi Alzugurenekin hitz egin dugu lehenik, larunbat honetan Beran egingo duten festa dela eta. Irailean gainera, gure ondoan ditugun Zaraitzu eta Erronkari ibarretan artzaintzari lotutako fenomeno bat gertatzen da. Ardiak Bardeara jaisten dituzte artzainek. Horregatik, Jaurrietako Andoni Mikelizekin hitz egin dugu. Izenburua: […]