Egun on, Auñamendi!

Erroibarren, Auritzen, Aezkoan eta Artzibarren kontratatu daitekeen zerbitzu berri bat ezagutu dugu: Eskutik. Irene Moreno izan dugu gaurko saioan, eta zerbitzuaren xehetasun guztiak kontatu dizkigu. Gure eskualdean egin daitezkeen hainbat bisiten berri ere izan dugu. Zaraitzuko, Erronkariko eta Ilunberriko Natur Interpretazio zentroek antolatu dituzte, bertako biztanleek ingurua hobeki ezagutzeko. Oskar Andueza izan da gurean informazio […]

‘Eskutik’: pertsonentzako zerbitzuak

Pertsonentzako zerbitzua ematen dute Pili Fagoagak eta Irene Morenok, Erroibarren, Aezkoan, Artzibarren eta Auritzen. Eskutik zerbitzua sortu dute medikuarengana, dentistarengana, bankura, familia bisitatzera… joan behar duen jendea laguntzeko. “Ez gara taxi bat, gehiago da Eskutik”, esan digu Irene Morenok. Duela bi urte izan zutela ideia, eta ongi garatu ondoren, Udalbiltzako ‘Euskal Pirinioetan lan eta bizi’ […]

Ezagutu Piriniotako AEK!

Pirinioetako AEK-a ezagutzeko elkarrizketa sorta prestatu dugu, astero irakasle bat eta ikasle bat elkarrizketatuz. Hementxe dituzu, sartu eskualdeko AEKn!   AGOITZ Irakaslea: Garazi Iribarren [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Ikaslea: Blanca Zazpe [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko   ZARAITZU Irakaslea: Andoni Arizkuren [Audio […]

Egun on, Auñamendi!

Nafarroako Gobernua berria eratu zenetik, gobernu organoak berritu dira. Irailaren 17an, duela astebete, lehendakari berria aukeratu zuen, esaterako, Cederna Garalurrek. Baztango EH Bildiko Maite Iturre zinegotzia izango da lehendakari berria datorren lau urteetan. Harekin hitz egin dugu erronken inguruan. Pirinioetako AEK ezagutzeko egin ditugun solasaldietan azkena izan dugu gaur. Estudion izan ditugu Aingeru Argain eta […]

Mikologia eta landa garapen ikastaroa antolatu du Erroibarko Udalak

Ostiralean izanen da azken eguna mikologia eta landa garapenen ikastaroan izen emateko. 60 orduko ikastaroa izanen da. Urriaren 4an hasiko da, eta zortzi astez iraungo du, azaroaren 17ra bitartean. Micopark S.I. enpresako gerente Javier Gomez Urrutia izango da ikastaroaren arduraduna. Honakoak dira ikastaroaren helburuak: * Onddoen inguruko oinarrizko ezagutzak eskuratzea. * Ziza-espezie jangarri eta toxiko […]

Egun on, Auñamendi!

Jaten al duzu moxal haragia? Gure menuan ezezagun nagusienetakoa da, horregatik, Nafarroako haranetako Jatorrizko Moxala marka sortu berri dute. Josetxo Goldazarena presidenteordea izan dugu gurean moxalaren egoeraren inguruan elekan. Pirinioetako AEK ezagutzeko bidaian, azken irakaslea ezagutu dugu: Izaskun Zabalza. Amaitzeko, kolaborazio berezia izan dugu. Zinemaldiko kontuak ekarri dizkigu Arkaitz Almortza kazetariak. Izenburua: Irailaren 24ko saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Udazkeneko lehenengo eguna gaurkoa; udazkeneko lehenengo saioa. Gaurkoan ‘Corazon’ film laburra ezagutu dugu, urrian Iratiko basoan errodatuko duten filma. Sergio Martinez zuzendariarekin hitz egin dugu. Historian atzera ere egin dugu, eta Euskal Herriko historiaren inguruko ikastaro bat ezagutu dugu. Nabarraldeko Anjel Rekalde zuzendariarekin mintzatu gara. Izenburua: Irailaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa […]

‘Corazon’ film laburra errodatuko dute Irati basoan urrian

Zerkalo films ekoiztetxeak Iratiko basoa aukeratu du ‘Corazon‘ film laburra kokatzeko. Urriaren 19ko astean egingo dituzte grabazio lanak, Susana Abaitua aktorearekin. Irabia uharkan sekuentzia bat egingo dute, eta Aribeko bainuetxea ere erabiliko dute. Sergio Martinez zuzendariarekin mintzatu gara filmaren inguruan:   [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko