Egun on, Auñamendi!

Arazotxoekin hasi dugu gaurko saioa, internet gabe. Hala ere, salbatu dugu. Gaurkoan Sortzen elkarteko Sergio Iribarrenekin ikasturte berriaz mintzatu gara. Andresekin gibelaren ingurukoak ezagutu ditugu. Irratiei eskainitako tartea ere izan dugu. Astelehenero bezala, Xorroxin irratian izan gara, eta berrikuntza gisa Euskalerria irratiarekin kolaborazioa aurkeztu dugu. Izenburua: Irailaren 21ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Kultura zeltara gerturatu gara gaurko saioan, Txistularien alardearekin. Igandean Zubirin egingo duten Printzesa Zelta izeneko ikuskizuna ezagutu dugu Izaskun Anduezari esker. Irunberrira ere joan gara, EH Bilduko Daniel Perez zinegotziarekin hitz egin dugu, terrorismoari goratzarre egiteagatik bera eta Irunberriko beste hiru bizilagun inputatu dituztelako. Amaitzeko, Karmelerekin Aralargo San Migueli buruzko azken berriak jaso ditugu, Orreagan […]

Egun on, Auñamendi!

Sorogaingo festen inguruan mintzatu gara gaurkoan. Mugak apurtu asanbladako Edu Urtasunek berri guztiak ekarri dizkigu. AEK matrikulazio kanpainan dela badakigu; baina elkarrizketa sortari esker, gutxika, gero eta gehiago ezagutzen ari gara Pirinioetako AEK. Gaur Andrea Udi elkarrizketatu dugu, Zaraitzuko ikaslea. Idoiak gainera euskararen inguruko berriak ekarri dizkigu, eta liburutegian bestelako kontuak ezagutu ditugu. Izenburua: Irailaren […]

Egun on, Auñamendi!

Ostiralean Agoizko fusilatuak omenduko dituzte; 21 dira guztira, eta Unai Lako alkateak kontatu digunez lau urte daramate omenaldia egiten. Aezkoako Eguneko ajearekin jarraitzen dugu oraindik ere irratian. Igandean irratien erakusketan entzun zitekeen irratsaioa berreskuratu dugu; 1905-1940 urte bitarteko albiste errealak biltzen ditu. Amaitzeko, Gloria Cerdan ezagutu dugu, 25 urte bete baititu haren Erroko ileapaindegiak. Izenburua: […]

Fusilatutako agoiztarrak omenduko dituzte ostiralean

1936. urteko gerran eta frankismoan hildako pertsonak omenduko dituzte ostiral honetan Agoitzen. 2011. urtetik antolatzen dute ekitaldia, “memorian” eta “erreparazioan” aurrera egiteko asmoz. Pilotalekuko parkean dagoen monolitoan izanen da, baina Agoizko alkate Unai Lakorekin mintzatu gara ekitaldiaz gehiago jakiteko: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko OMENDUKO DITUZTEN PERTSONAK: Antonio Arlegui […]

ARGAZKI GALERIA Aezkoako Eguna

Orbaizeta herrian izan dute aurten Aezkoako bailarako herritarrek festa handia. Aezkoako Eguna. Aurreko igandean izan zen, eta ekitaldien artean, duela ehun urte inguruko ezkontza izan zen sonatuena. Hona hemen igandean ateratako zenbait argazki: EZKONTZA EKITALDI NAGUSIA GOIZEKO EKITALDIAK