Orbaizetako ola, itxita

Orbaizetako arma ola inguratu bai, baina barrutik ikusteko atariak itxita aurkituko dituzte bisitariek egunotan. Azken asteotan hainbat harri erori dira, eta Aezkoako Batzar Nagusiak ingurua hesitu egin du prebentzio neurri gisa.  

Agoitzera eta Jaurrietara, jaibusez

Urtero bezala Auñamendi Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak jaibusa antolatu du. Hurrengo larunbatean Agoitzera joateko aukera izanen da, sei euroren truke. Abuztuaren 15an, berriz, Jaurrietara joango da autobusa. Trafiko istripuak saihesteko kanpainaren baitan jarri du martxan mankomunitateak zerbitzua. Autobusak gaueko 23:30 irtengo dira, eta goizaldeko 4:30 eta 7:30 izango da itzultzeko aukera. Tiketak Haizea eta Errota tabernetan […]

Egun on, Auñamendi!

Astelehenean ezin, eta asteartean ireki dizkiogu ateak homeopatiari Irati Irratian. Andresekin izan gara, eta baita Aralar irratiko Martinekin ere. Larunbatean Aurizberrin egindako festaren inguruan ere mintzatu gara, eta Orreagako gatazkaren xehetasunak bildu ditugu. <div> <div style=”margin: 0 20px 20px 6px;”> <img class=”size-full wp-image-535″ style=”float: left; margin: 0; margin-right: 20px;” title=”egunon” src=”http://iratiirratia.eus/wp-content/uploads/2011/04/egunon.jpg” alt=”” /> </div> <div […]

Egun on, Auñamendi!

Orotz-Beteluko Karle Garmendia margolariaren inguruko liburua aurkeztu digu gaur Ainhoa Mendia alkateak. Nafarroako suhiltzaileen egoeraren inguruan ere hitz egin dugu; eta Isaban, Luzaiden eta Artzibarren asteburu hontan izango diren hitzorduak errepasatu ditugu. Izenburua: Uztailaren 31ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Karle Garmendia margolari oroztarraren obra berreskuratuz

Karle Garmendia oroztarraren obra berreskuratzeko lanean dihardu Orotz-Beteluko Udala. Iazko jaietan haren margolanen erakusketa antolatu zuten; aurten, berriz, haren historia eta obra bilduko dituen liburu katalogoa prestatu dute. Gaur aurkeztuko dute, 19:30ean, udaletxean. Liburua 10€ truke eskuratu daite. Karle Garmendia oroztarra Higinio Blat margolariarekin ezkondu zen, eta hura ere bizi izan zen Orozen. Hurrengo igandera […]

Artzibarreko etxeen izenen bilaketa

Etxeen izenen bila ari dira Artzibarren. Ibarreko oikonimiaren lanketa egiten ari da Otsailetik ibarreko zenbait bizilagunek osatutako lan talde batek. Eta igande honetan orain arte egin dutenaren aurrerapena erakutsiko dute ibarreko egunean, Artziko zelaian. Artzibarko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, ibarreko herrietako oikonimia (etxeen izenak) biltzeari ekin zion Otsailean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Euskaltzaindiaren aholkularitzarekin. Proiektu […]

Egun on, Auñamendi!

Mikel Zabalza kasuari eta torturari buruzko dokumentala diruz laguntzeko festa antolatu dute larunbat honetarako Urrobi industrialdean. Horregatik, gaur, jaiaren eta dokumentalaren berri izan dugu saioan. Gainera, eskulanak egiteko tailer bat ezagutu dugu. Agoizko eta Orotz Beteluko jaien inguruan ere mintzatu gara. Izenburua: Uztailaren 30ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view […]