Egun on, Auñamendi!

Batzarrek ezker “ez-abertzaleari” egindako proposamena ezagutu dugu gaurkoan Joseba Ezeolazarekin hitz eginez. Mezkiritzera ere joan gara bertako jaien ingurukoen berri izateko. Amaitzeko, argazkigintzarekin zerikusia duten bi jarduerari buruz hitz egin dugu: ikastaro bat eta lehiaketa bat. Izenburua: Uztailaren 29ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Eskualdeko udalen zorra

Eskualdeko udalen zorrak aldaketak izan ditu azken urtean. Argitaratutako azken datuen arabera, batzuetan bai behintzat. Zorra duten udal gehienek murriztu egin dute zorra; zortzik zehazki. Abaurregainan, ordea, kontrakoa gertatu da; eta 2013. urtean baino zor handiagoa dute orain. Eskualdeko gainontzeko zazpi udalek, berriz, ez dute zorrik. 2014.urteko abenduaren 31ko datuak bildu ditu Irati Irratiak.

Egun on, Auñamendi!

Gure eskualdeko udalen zorra zein den jakin dugu gaurkoan: Duela bi urteko datuekin alderatu dugu, gainera, eta handitu edo txikitu den ikusi dugu. Hepatitisaren Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta ATEHNA elkarteko presidentearekin hitz egin dugu. Amaitzeko, udako proposamenen berri izan dugu. Izenburua: Uztailaren 28ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view […]

Egun on, Auñamendi!

Koldo Campos poeta, idazlea, zutabegilea ezagutu dugu gaurkoan gure saioan. Nikaraguan izandakoa da Campos, baita Dominikar errepublikan ere; eta duela 10 urte itzuli zen Euskal Herrira. Egunotan gure zonaldean da, eta asteazkenean olerkien irakurketa egingo du Auzperriko liburutegian. Gaurko saioan, gainera, Garazi, Xuberoa, Zaraitzu eta Aezkoa lotuko dituen Irati lau ibarrak proietuaren berri izango dugu. […]

Egun on, Auñamendi!

Nattura enpresak Irati ibaian antolatzen dituen jarduerak ezagutu ditugu gaur. Bihar, Azpegin Aezkoa eta Garaziren arteko fazeriaren hitzarmenaren sinadura izanen da, eta bertan Aezkoa kultur elkartea omenduko dute. Aitzaki hori hartuta Xamarren eskutik elkartearen historioaren berri izan dugu. Izenburua: Uztailaren 24ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

IRATI Lau ibarrak

Aezkoako Ibarraren Batzar Nagusiak, Zaraitzuko Ibarraren Batzar Nagusiak, Garaziko Mendi Sindikatak eta Xuberoako Mendi Sindikatak mugaz gaindiko elkarlanean urrats berria eman dute Iratiko Oihanaren kudeaketan “Irati, lau ibarrak” ekimena dinamizatuz. Astelehen honetan, lau erakundeek osatutako batzorde dinamizatzailea batzartu da Donibane Garazin. Administrazio hauetako eta Cederna Garalur-eko teknikarien laguntzaz, POCTEFAren datorren diru laguntza deialdian aurkeztu asmo […]