Saharariarrak egoera larrian

Aurreko astean beste bi ekintzailerekin batera Saharatik kanporatua izan zen Alberto Jolis . Gaur bere esperientzia kontatzen izan dugu. Berak onartu digunez aurretiaz planteatu zituzten helburu guztiak beteta itzuli direla etxera eta ohartarazi gaitu saharariarren egoera oso larria dela. Aurreratu digunez, datorren otsailaren 23an Aezkoan hitzaldi bat antolatzen dabiltza ikusitakoa azaltzeko. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Bibliofurgoa, baziren behin 8 liburutegi eta oporraldia

Gaurkoan, Mari Mar Agosekin izan gara bere ohiko kolaborazioarekin. Lehendabizi, bibliofurgoaren inguruan ibili gara hizketan, elurra dela eta ez dela erabiltzen ausartu komentatu digu. Gero, beste 7 liburutegiekin batera antolatutako “Baziren behin 8 liburutegi” ekimenaz aritu gara, zeinetan aurrekoan 7 antxumeak istorioa landu zuten eta hurrengoa berunezko soldaduaren istorioa. Bukatzeko abisua pasa du otsailaren 11tik […]

EHko mus txapelketaren errepasoa

Igandean amaitu zen Auñamendiko Euskal Herriko Mus Txapelketa sailkatze saioa. Horretaz solasteko Mitxel Irigarai izan dugu. Berarekin errepasatu ditugu izandako saio ezberdinak eta jakin izan dugu bi bikote izanen direla Nafarroako finalean. Zorionak Carlos eta Iñaki Saragueta! Zorionak Manex Pedroarena eta Ander Barberena! Zorionak ere parte hartu zenuten guztioi! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Berragu liburutegi ibiltariari harrera

Gaurko saioan, Mari Mar Agos izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Oraingo honetan Berragu liburutegi ibiltariaren harrera jaiaren inguruan aritu zaigu.Baita ere beste 7 liburutegiekin aurrera eramandako egitasmo berri baten inguruan hitz egin digu. Harrera jaia ostegun honetan eguerdiko 15:00tan Auzperriko Eskolako patioan! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko