Gurs-en izandako auriztarrak gogoan

Gaurko saioan Joxepe Irigaray izan dugu, Oroit ezazu Gurseko Auriztarrak liburuaren egilea. Bost izen identifikatu zituen iaz Nafar Gobernuak ateratako zerrendetan eta ikerketarekin hasi zen. 5 izen horien historia ezagutu eta partekatu behar zuela adierazi digu. Oroimena lantzea dela helburua ere aitortu digu, herri bezala duten oroimena. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

El Puig Pilota Escola ezagutzen

Gaurkoan Salvador Bosch izan dugu, El Puig Pilota Escolako zuzendaritzako kide eta entrenatzailea haien eskola eta klubaz mintzatzen. Harritu gaitu baina bada afizioa Valentzia aldean eta hala adierazi digu Salvak. Asteburu honetan datoz Auñamendi Pilota Eskolakoekin elkarretaratzea egiteko asmoz, gogotsu datoz gainera 105 lagun bait datoz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Nafarroako historiaren laburpen eta klabeak

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan Nafar historiaren inguruan orain arte landutakoaren laburpena egin dugu. Erreinuaren hastapenetatik hasita Gaztelaren Konkistaraino. Ez hori bakarrik, baita ere epe bakoitzean izandako klabeak ekarri ditugu gogora. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Herrien arteko topikoak eta merkatua

Gaurko saioan Ainara Ekisoain izan dugu, Pirinioan Lan eta Bizi egitasmoko kidea. Ainararekin asteburuko ekimena errepasatzen ibili gara. Larunbat arratsaldean herrien arteko mugak eta aurreiritziak bertan behera uzteko solasaldia antolatu dute. Berak aitortu digunez aurreiritzi hoiek salbatzen joan dira belaunaldi berriek baina iruditu zaie gai bikaina lantzako Luzaiden. Bestetik igandeko ekoizleen merkatuaz aritu gara eta […]

Elkartasunari KOXK!

Gaurko saioan Sagrario Lasarte izan dugu, Zaporeak egitasmoko kidea zeinek Elkartasunari Koxk! egitasmoa aurkeztu digun. Lehendabizi Zaporeak zer den bergogoratu dugu berarekin batera. Ondoren jaialdian zentratu gara eta hainbat pertsona, taberna zein enpresen ekarpenarekin aurrera atera ahal izan den ekimena dela aitortu digu. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Errautsetatik ateratako elkartasuna

Hori esango genuke dela jaialdi hau. Hilabete batzuk dira Artzibarko Gorraiz herriko familia batek etxea galdu zuenetik eta ezkeroztik anitzak izan dira elkartasun keinuak. Gaurko saioan Aritz Ugalde izan dugu, Agoitzen larunbatean izanen den Elkartasun jaialdiko antolatzaileetako bat eta berarekin luze aritu gara honen inguruan. Berak gonbitea luzatu digu gure aletxoa jar dezagun. Jaialdia gerturatu […]