Garaioa udan, aisialdia garatzeko beste modu bat

Hori ondorioztatu genezake gaurko elkarrizketa eta gero. Gaur Itxaso Bizkai izan dugu gonbidatu gisa, Garaioa Udan dinamika aurkezten. Itxasok aipatu bezala dinamika Elkarbide gunetik irtendako ideia dugu eta ekintza anitzez osatutako programa daukate. Lehen ekimena astelehenean dute, 15 lagunek Iturissa bisitatu eginen bait dute. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Luzaiden bestak borborka

Hala antolatu dituzte aurten ere. Gaurko saioan Iurre Bidegain izan dugu gonbidatu gisa, Luzaideko Besten errepasoa egiteko. Tira adin guztietarako egitaraua topatu dugu eta Luzaideko bestak arras bereziak direla argudiatu digu Iurrek. Aipatu digu ere gazteek txozna paratzen dutela eta lan egiten dutela besten gastuei aurre egiteko, hori bai meritua! Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Infraestruktura berdeen diagnostikoa egiten

Gaurkoan Carmen Ursúa izan dugu gonbidatu gisa, Nafar Gobernuko Landa eremu eta Paisaia zuzendaria, ostegun honetan eginen den lan saioaren inguruan hitz egiten. Berarekin infraestruktura berdeetaz aritu gara eta zer nolako garrantzia duen jendearen parte hartzea infraestruktura hoietan dauden arazoak identifikatzeko. Behin diagnostikoa eginda garapen plana abiaraziko dute agertutako arazoei erantzuna emateko. Zita Ostegun honetan(Uztailak […]

Mezkiritzen sortze lanetan

Hala ibiltzen dira gure hurrengo bi gonbidatuak. Gaurko saioan Katixa Zabalza eta Elena Dufur izan ditugu gonbidatu gisa, Mezkiritzen margo ikastaroko ikasle eta irakasleak. Beraiekin batera errepasatu dugu zer nolako ikastaroa den eta argi geratu zaiguna, sormena lantzeaz aparte giro bikaina izaten dutela. Elenak gaineratu digun moduan abuztuan lau eguneko ikastaroa abian jarri dute frogatu […]

Bizirik gaude merkadilloa

Saioan Bizirik Gaude ekimeneko Rita Labiano izan dugu gonbidatu gisa, larunbat honetako merkadilloaren inguruan solasteko. Iada urte nahikotxo daraman egitasmoa dugu eta berrerabilpena zein ikusgarritasuna emateko baliarazten duten. Edonork parte har lezake merkadilloan oraindik Ritak adierazi bezala. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Hartzidura eta errezetak

Gaurkoan Gonzalo Santomá izan dugu gonbidatu gisa, hartziduraren inguruko liburu batean bere argazkiekin kolaboratu duena. Gonzalok ederki asko azaldu digu zer den hartzidura eta ze pausu eman behar diren hartzidura on bat lortzeko. Liburu zinez interesgarria aurkeztu diguna. Liburua erosteko: Nishime- Hartzidura errezetak Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]