Anderearen sua

Gaurko saioan Yolanda Mazkiaran izan dugu, Anderearen sua filmaren egilea. Filma euskal mitologian, batez ere, Mari-ren figuran zentratzen da hainbat adituen hitzetatik abiatuta. Proiektu zinez interesgarria eta finantzaketa behar duena argia ikusteko nahiz eta grabaturik egon. Egileak hortarako,hau da , dirua biltzeko, crowdfunding kanpaina abiatu du. Crowdfundig kanpaina Anderearen sua-Verkami Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Erratza askapen ikur

Gaurko saioan Agoitzeko Dantzari taldeko kidea den Mikel Villanueva izan dugu, Erratzak Dantzan ikuskizun berriaz elekatzen. Bizpairu urtetan behin sartzen dira dantza taldekoak holako ikuskizun bat prestatzen eta aurten hala izan da. Ehundik gora dantzari ditu taldeak eta Erratza emakumeen esklabutza ikur izatetik askapen ikur izatera eramanen dute ikuskizuna irauten duen ordu t´erdian. Larunbata 14 […]

Pilota Txapelketa. Lehen ihardunaldia

Gaurkoan Auñamendi Pilota eskolako Aitor Zazpe izan dugu, XXIX. Auñamendi Pilota txapelketaren lehen jardunaldiko kronika egiten. Denetarik izan zuten asteburuan inkluso egoitza aldaketa, Garraldan jokatu beharrekoak Auzperriko Ederrenan jokatu bait ziren, Garraldako frontoia antza waterpolon jokatzeko egokiago omen zegoen. BIGARREN IHARDUNALDIA: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Olaldeneako elkartasun zozketa

Gaurko saioan Oladenea elkarteko juntakidea den Alfredo Gil izan dugu, Artzibarko Gorraizen izandako sutearen ondorioz beraien elkarteko kide batek ia ondare guztia galdu eta horren karietara elkartasun zozketa antolatu dutelako. Alfredok aipatu duenez izugarria izaten ari da elkartasuna familia honekiko eta baita komentatu ere ez dela elkartasun egitasmo bakarra izanen. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Katalunia, ustelkeria eta Espainiako Aurrekontuak

Aktualitatea lantzan dugu atal honetan. Gaur ere Karlos Bueno Patorekin izan gara. Saioan sartuta lehenik Kataluniako egoeraren inguruan aritu gara. Ondoren Cristina Cifuentesen Master amaierako lanaz aritu gara. Bukatzeko Espainiako Aurrekontuetan Nafarroari egokitutako partidaz elekatzen ibili gara baita UPNren jarreraz ere. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Aste santuaren balorazioa

Gaurkoan Angel Mari Loperena izan dugu. Berarekin batera Irati aldean Aste Santuan izandako turismo mugimendua baloratu dugu. Berak aitortu digunez, erreserbaren bat bertan behera geratu da baina orokorrean lan egin da, batez ere ostiral eta igandean. Aitortu digu ere eguraldi txarra izanda teilatupeko eskaintza koordinatu bat baita Iratiko sarreren hobetzea faltan bota dituela. Hurrengoan, zein […]

XXIX. Auñamendi Pilota txapelketa

Gaurko saioan Auñamendi Pilota eskolako Aitor Zazpe izan dugu, XXIX. Auñamendi Pilota txapelketa aurkeztuz. Osotara 100tik gora partaide izanen ditu eta hainbat espezialitateetan banatuko dira. Mailakatuta ere arituko dira baina ez adinka baizik eta kirolaren menperakuntzaren arabera. Asteburu honetan lehen partiduak izanen ditugu. LEHEN IHARDUNALDIA: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Nafarroaren konkista eta Gaztelan integratzea

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan Nafarroako guda zibila atzean utzita maisuki azladu digu nola izan zen Nafarroako Erreinuaren konkista eta Gaztelako Erresuman integrazioa. Aktore eta interes guztiak errepasatu ditugu bere laguntzaz. Lagundu ahal gaituzten mapak: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]