Agoitzen eraso sexisten kontra tinko

Gaur tinkotasun hori isladatu nahi dute Agoitzeko Talde Feministako kideek, horretaz hitz egiteko, Lore Beroizekin izan gara. Berarekin batera Agoitzen jaietan emandako eraso sexista ikertu dugu. Aitortu digu ere aurrerapausuak egon arren hainbat arlotan lan asko dagoela egiteke. Sentsibilidade handiagoa dagoen une honetan kontzientziazio gehio beharrezkoa dela ere onartu digu. Mobilizazioko kartela: Klikatu hemen elkarrizketa […]

Mugak apurtzen dituen besta lehertzear

Hori da ondoriozta dezakeguna. Asteburu honetan Sorogaingo bestak antolatu ditu Mugak Apurtu asanbladak eta horretaz aritzeko bertako kidea den Aitor Zazperekin izan gara. Jende berriaren bultzadak aurrera egin ahal izatea ahalbideratu du eta oraindik ere laguntzaileen beharra dutela adierazi digu gonbidatuak. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Liburu aurkezpena, neguko ordutegia eta oporrak

Gaurko saioan, gure kolaboratzailea den Mari Mar Agos izan dugu. Gaur aurreko astean izandako liburuaren aurkezpenaz aritu gara. Gero komentatu edo hobe esanda bergogoratu digu neguko ordutegia hasia dela. Urrian Sahararen inguruko ekimena izanen dela aurreratu digu eta baita aipatu ere Urriko bi astetan oporretan izanen dela. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Laurentxi 2018-2019 ikasturteko ikastaroak

Hori da gure hurrengo gonbidatuak gaur aurkeztu diguna. Laurentxi elkarteko kidea den Leire Remiro izan dugu ikastaroen inguruan solasteko. Hainbat nobedade dakarzkigu aurtengo eskaintzak eta berak aipatu digunez iaz 180 lagun izan ziren ikastaro ezberdinetan ikasten eta harremantzen. Informazio gehio: Laurentxi elkartearen bloga Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

592 metroz goiti Zinemaldian

Hori da gure hurrengo gonbidatuak Donostiko zinemaldian aurkeztuko duen dokumentalaren izena. Horretaz hitz egiteko Maddi Barber izan dugu dokumentalaren inguruan solasten. Aitortu digu mezu finkorik ez duela dokumentalak, soilik Itoiz urtegia eta gero, Artzibarren darabilten bizimodura eginiko begirada berezitua eman nahi zion lanarekin. Ikuspegi zinez berezia da hainbat festibaletan ikusi ahalko dena eta berak aipatu […]

Iraultza txikien asanblada

Zubietan, asteburu honetan ekintzez beteriko ekimena dugu Iraultza Txikien Asanblada eta horretaz elekatzeko ekimena antolatzen dabilen Irantzu Jauregi izan dugu. Ostiral honetan hasi eta norbanakoen konplizitateetatik lor daitekeena irudikatu, hausnartu eta alternatibak praktikan jarriko dituzte 3 eguneko programa oparoarekin. Irantzuk argudiatu digunez ez da gazteei zuzendutako ekimena, baizik eta herri mugimendutan ibilitako edota interesaturik dagoen […]