Birziklapen Etxolak

Gaurko saioan Bidausi Mankomunitateko Ion Retegi izan dugu, Birziklapen Etxolen kanpaina aurkeztuz. Bidausi Mankomunitateak dituen berezitasun orografikoak aintzat hartuta puntu garbien beharra ikusi zuten, berez kutsakorrak diren hondakinak kudeatzeko. Hainbat diru-laguntza medio abian jarri zuten Birziklapen Etxolen garapena. Gaur egun lau etxola ditugu, Ariben, Luzaiden, Erron eta Auzperrin. Etorkizunean etxe guztietara informatzeko diptikoa ere bidaliko […]

Negozien Erreleborako Burtsa

Gaurko saioan Cederna-Garalurreko kide den Gabriela Orduna izan dugu, Negozioen Erreleborako Burtsa iniziatiba berria aurkeztuz. Ikusita arazo franko zirela hainbat tokitan negozioen jarraipenean Nafar Gobernuak abian jarri zuen burtsa hau. Badira batzuk iniziatiban parte hartzen ari direnak. Iniziatiban parte-hartzeko: Negozien Errelebo Burtsa Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Jaibusa, parrandara joan-etorri ziurra

Hala aurkeztu digu gure hurrengo gonbidatuak Jaibus kanpaina berria. Gaur Leire Barberena izan dugu, kanpaina aurkezten. Iada zein jaietara joango diren hausnartu eta bozkatu egin da ta aurtengo JaiBusa Bolant Eguna, Ezkarotze eta Agoitz bisitatuko ditu. Leirek zerbitzua erabiltzeko animatu gaitu ere. Lehenengo jaibusa: Datuak: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Irati Aritza, gure herriak konektatzen dituen sarea

Gaurkoan Angel Mari Loperena izan dugu. Probestuta asteburu honetan izanen den aurkezpena erabaki dugu Irati Aritza proiektuaz mintzatzea. Berarekin proiektu honen hastapenetatik gaurdaino gertatutakoa errepasatu dugu. Berak gomendatu digu igandeko aukera ez galtzea paseo gozagarri bat izanen bait da. Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu! [Audio clip: view full post to listen] Klikatu […]

Aurretiazko Borondateak

Gaur Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Lehenik aurreko programaren errepaso txiki bat egin digu. Ondoren heriotza eta Aurretiazko Borondateen dokumentuaren inguruan aritu gara. Berak aitortu digu komenigarria dela dokumentu hau egitea eta arrunt erraza dela gainera, osasun etxean zita hartuta egin bait genezake. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Mugarik gabeko euskara, ofizialtasuna!

Hori da larunbatean Euskal Herrian Euskarazek deitutako mobilizazioari egokitutako lema. Gaur mobilizazio horren berri izateko Koldo Zarate izan dugu, Euskal Herrian Euskaraz taldeko kidea, zeinek ederki asko azaldu digu zergatik antolatu duten mobilizazio hau. Baita ere euskararen egoera errepasatu dugu beraren laguntzaz eta argi ikusi ere aurrerapausuak izan direla baina badira zenbait mehatxu egoera alda […]

Martxoak 8, gartzela eta komunikabideak

Gaurkoan beti bezala aktualitateari so, Karlos Bueno Patorekin izan gara. Saioan sartuta lehenik Martxoaren 8ko mobilizazio egunera begira jarri gara, indar erakustaldi itzela izan bait zen. Ondoren Xabier Reyren heriotza ekarri dugu ere argi utziz herriak sentitua izan zuela bere heriotza. Bukatzeko, ikusita Gabriel Cruz txikiaren heriotza nola landu duteneztabaidatu dugu komunikabideen etikaren inguruan. Klikatu […]

Hawking, aste santua eta aurrekontua

Gaur Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Atzo Stephen Hawking utzi gintuenez txoko berezi bat prestatu duela kosmosaren inguruko liburu eta lanekin. Baita ere aipatu digu aste santuan hainbat filme jarriko direla liburutegiko sabaian eta bukatzeko komentatu duenez iada onartua duela liburu berrietan diru bat gastatzeko partida, eta diru hori gastatzeko erabiltzaileen proposamenak jasoko dituela. […]

Guda zibila eta Gaztelaren menpetzea

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan Nafarroako historiaren pasarte berri bat ekarri digu, urte luzez iraun zuen bi etxeen arteko guda, Agramondarrak eta Beaumondarrak.Nahiz eta nobleen arteko guda bat izan bere eragin zuzena eduki zuen erresumako historian. Argi erakutsi digu zein izan zen garaiko egoera eta […]