Liburu aurkezpena eta errefuxiatuen inguruko erakusketa

Gaurko saioan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Hasieran Arkaitz Leon-en “Un giro en el camino” liburuaren aurkezpenaz aritu gara, ostiral honetan arratsaldeko 19:00etan izanen dela. Ondoren aipatu digu ere Azaroa osoa eta baliteke Abenduan ere errefuxiatu lagun batek eginiko lanen erakusketa izanen dela eta bertan diru-kutxa bat izanen dela jendea ekarpena egin dezan. Klikatu […]

Nafar Erdi-Aroko noblezia

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan Nafarroako historian murgildu gara eta bertan ikertu duguna da Erdi Aroan Nafarroan zegoen gizarte antolakuntza eta zehazki oraingoan noblezian zentratu gara. Bertan ikusi ditugu Infanzoiak, Petxeroak,… dena ondo jakin nahi baduzu hartu tarte bat eta entzun elkarrizketa. Klikatu hemen elkarrizketa […]

Laguntza emateko prest

Hala topatu dugu gure hurrengo gonbidatua,Edurne Elso Cederna-Garalurreko kidea bera.Kontatu digu zertan datza diru-laguntzen eskaera berriak egiteko programa.Adierazi digu gainera bere tokiko lankideak proiektu bat garatu nahi duten pertsonak laguntzeko prest daudela diru laguntza hoiek eskuratzeko. Aurreko proiektuetan izan dira ere lagundu diren hainbat proiektu eta honezkero oso balorazio positiboa egiten dute ekimenaz. Informazio gehiagorako: […]

Jarrai dezagun zubiak eraikitzen

Ideia horrekin datorkigu Errigora. Gaurkoan Izaskun Zabaltza AEK-ko kidea izan dugu kanpainaren nondik norakoak azaltzen. Iazko kurtsoan geroz eta handiagoa izan zen ekarpena eta hori sendotu nahi dute, baita ere bertako produktoreen lana balioan jarri noski. Saskiak eskatzeko Errigora-Zubigintza edo Garraldako Etxabarrengoan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Errefuxiatuen harreran gizartea ezinbestekoa da

Hala adierazi digu gure hurrengo gonbidatuak.Iosune Anocibar Gurutze Gorriakeko kidea da eta Errefuxiatuen harrera programaz arduratzen da.Denbora dexente darama programa hau funtzionatzen eta 18 hilabeteko programa bat da. Maisuki kontatu digu zein izaten da normalean pertsona hauen beharrak eta nola asetzen saiatzen diren. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Nafar artisten lanak erakusgai

Lan hori burutu nahi du 948 merkatuak.Carmen Oroz antolatzailearekin aritu gara eta hala adierazi digu Nafar kulturaren erakusleiho izan nahi duen merkatua jarri dute abian. Gainera Aezkoatarron lana eskertze aldera azaroaren 15ean dauden ekitaldietarako busa jarriko digute eta baita gonbidapenak eman. Autobusa 15:30tan abiatu eta 20:30tan eginen du itzulera. Busean apuntatzeko bidali whatsapp Irati irratira […]

Katalunia,Nafarroa eta Presoak

Hiru asteko etenaldia eta gero indarberrituta itzuli da Pato.Gaurko saioan Karlos Bueno Pato Kataluniako egoerari so egon da. Ondoren gertuagoak diren beste bi egoera landu ditugu, Nafarroako egoera PP eta UPNren eraginez eta baita presoen inguruko egoera ere, aintzat hartuta Ibon Iparragirre eta Mikel Otegi bezalako kasuak. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Doluaz mintzatzen

Honela aritu gara Amaia Arozarena Goizargi elkarteko psikologoarekin. Ederki asko azaldu digu zer den dolua eta zein akats izaten ditugun doluari aurre egiten. Gonbidatu gaitu arratsaldeko hitzaldira gerturatzera baita ere Goizargik datorren astean antolatu dituen ekintzetara. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

20 urteren buruan agur.

Hori esan digu Bilaketa Txarangako kide den Pesu. Larunbat honetan 20. urteurren jaia eta agurra batuko dute Agoitzeko kaleetan. Bere laguntzaz txarangaren ibilbidea errepasatu dugu, plaza aunitz igarotako txaranga izan bait da. Halere gure zorionerako eta esperantzarako agur bat baino gero arte bat izan daitekeela ere aitortu digu Pesuk. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Pirinioko emakumeak parte-hartzeko hautua egin dute

Hala adierazi digu Ana Sagardoi Xaiki emakume taldeko kidea.Larunbat honetan “Pirinioan parte hartuz” lelopean egingo diren emakume topaketen antolatzen dihardute eta iaz bezala Pirinio osoko emakumeak elkartu eta amankomuneko arazoi nola aurre egin adostu eginen dute. Egun osoko egitaraua prestatu dute, ezin duzue galdu! Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]