Utzi pereza alde batera eta ikasi euskera

Izaskun Zabalza-rekin hizketan egon gara pasatako kurtsoaz eta datorren ikasturtearen inguruan. Izaskunek aipatu digu bai kurtsoak eta baita Korrikak ere oso zapore bikaina utzi dutela. Nola ez aurrematrikulazio kanpainan gaudenez animatu gaitu Piriniotan ditugun euskaltegietara hurreratzera eta euskara ikastera. Azaldu digu ere udan AEKak eskaintzen dituen aukerak, tokiko barnetegi zein barnetegi ibiltariekin. Aurrematrikulazio kanpaina: Informazio […]

Egitarau oparoa Garaioako Xeietan

Maite Maisterrarekin hitzegiten ibili gara Garaioako Xeietaz, zer nolako programazioa dagoen jakiteko. Aipatu digu giro aparta sortzen dela beti ere eguraldia lagun baldin badago. Aitortu digu ere dena prest daukatela eta Garagardo jaiak hartzen ari duela zentralidadea. Hona hemen programa: Garagardo jaia: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

2 gorputz deshilobiratu dituzte Lintzoainen

Asteburu honetan Lintzoainen Ezkabako Gotorlekutik ihes egindako 2 errepublikarren gorpuzkinak deshilobiratu dituzte, Nafar Gobernuak aditzera eman duenez. Aurten ihesaldi horretan hildakoen 13 gorpuzkin azaleratu ditu Nafar Gobernuak Aranzadi zientzia elkarteak lagunduta. Lintzoaineko 2 gorpuzkinei dagokionez, antza Oianeder deritzon parajean topatu zituzten ihesean zihoaztela eta 1938ko ekainaren 5 izan leike erahilketa data probableena, behintzat hala adierazi […]

Irati aldeko gurpil gaineko festa

Hori bera aipatu digu Biktor Anduezak Irati Xtremaren antolatzaileetako bat. 1500 txirrindulari parte hartuko dutela kontatu digu eta toki anitzetatik etorriko dira gure zonalde eder hau ezagutzera. Gainera zita ez lehiakorra da eta finean inguruneaz gozatzeko aukera apartak ematen dituela ere kontatu digu. Irailean Mendi Bizikletakoa antolatuta dago ea hain ongi ateratzen den. Hona hemen […]

Mari Mar-en joan etorriak

Gaur Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan komentatu digu berriro ere Madrilera doala epaimahaikide izatera eta beno oso proiektu interesgarriak ezagutu izan dituela honengatik. Bestetik ere bere oporretan Chiosera joango dela aitortu digu, errefuxiatuei laguntza emateko asmoz. Baita ere komentatu digu zein izango den udako ordutegia. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Abaurrepean estresak fuera!

Hala adierazi digu Koldobike Valenciak.Estresari aurre egiteko gainera “Mugikor jaurtiketa” antolatu dute larunbateko bazkalostean. Goizak lotarako eta indarrak hartzeko probestuko dituzte, 3 egunetako froga gainditzeko. Noski 3 egun hauetan jana, edana eta musika ez da faltako eta nola ez giro ezinhobea ezta ere. Hona hemen programa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Tulipomania

Gaur Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu. Urduri geunden estrenoa bait zen, baina maisuki adierazi digu Mascak nola izan zen XVII.mendeko tulipomania. Gainera istorioan ikus dezakegu nola funtzionatzen zuen eta duen ekonomia ze antzekotasun nahikoak daude gaurko eguneko ekonomiarekin. Honezkero bi astetan behin izango dugu bere berri eta ekonomiaren inguruko gaiak jorratuko ditugu. Hementxe garaiko […]

Goazen idaztera!

Gaurkoan Kati Leatxe Karekin Kulturakoa izan dugu, datorren igandean antolatu duen Idazkera kreatiboa sustatzeko intentsiboaz mintzatzeko.Igandean 12 lagun izanen dira Saraguetako Monaut etxean idazkera kreatiboa lantzeko goizeko 10etatik 19etara. Ilusio handia egiten dio egitasmo hau Katiri eta aitortu digu froga hau ondo atera ezkero ziur errepikatu egingo dela. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Aldapak hobe gurpil gainean

Hala pentsatuko zuen gure elkarrizketako protagonistak.Gaurkoan Jon Beunza RAKeko antolatzaileetako bat izan dugu, pasa den asteburuko frogaz elekatzen.40 lagun bildu zituzten frogan nahiz eta eguraldia lagun ez eduki. Baita ere probestu dugu txirrindulari eta kotxeen arteko tirabiraz mintzatzeko eta maisuki adierazi digu kontzientzia eta errespetuarekin hobetuko litzatekeela kontua. Info guztia: Ruta de los Akelarres Klikatu […]