Musikazuzenean IV. Jaialdi akustikoa

Gaurkoan Koldo Otamendi Musikazuzenean web orriko kidea izan dugu saioan, haiek antolatzen duten IV. jaialdi akustikoaz mintzatzen. Aitortu digu zaila izan zaiela 12 artista edo talde aukeratzea baina oso gustora geratu direla hautatutakoarekin. Jaialdiaz zuzenean gozatzeko aukera izanen dugu Irati irratian Zintzilik irratiari esker. Info gehiago: IV Jaialdi Akustikoa Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Euskaltel bigarren mailako euskalduntzat gaitu

Hori esan digu Xanti Begiristainek bi astetan behin egiten duen kolaborazioan. Aipatu digunez etxean Euskaltelera pasatzeko erabakia hartu eta tramitazioa astean atea itxi zieten. Honekin harrituta ikusi izan zuen Kantabrian ezarrita zegoela eta bere buruari galdetu zergatik gurean ezin zen. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Bide eta bisita gidatuak

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, astelehenean Nafar Gobernuak aurkeztutako programa izan dugu hizketagai. Bertan bideei eta bisita gidatuei ematen zaio garrantzia eta honi buruz aritu gara Angel Marirekin. Berak aitortu digu gustatzen zaiola ideia eta onurak ekar ditzazkeela zonaldera eta baita animatu gaitu aukera hau probesteko. Egitasmoaren informazio gehiago: Nafar […]

Nordic Walking, ariketa fisikoa egiteko hoberena

Hori esan digu Eva Lavadok Nordic Walking-ari buruz. Ederki azaldu digu zertan datza eta zer onurak dakarzkigun kirol mota hau egiteak. Gaineratu digu ere zer nolako aurreikuspenak dituen eta kirol mota hau edonori erakusteko prest dagoela ere. Ikastaroak ostiral goizetan egiten dira eta apuntatzeko Evari deitu 615456733 telefonora. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Aezkoako leku ezkutuak azaleratu dizkiogu partaideei

Halaxe adierazi digu Christian Pauk zer izango den igandean gertatuko dena. Ibilaldi mamitsua antolatu dute Aezkoa Kirol Elkarteko kideek, ibilaldia osorik edo zati bat bakarrik ere egin daiteke, Christianek hala adierazi digunez. Paseotxoa bada ere pertsona sedentario zein arazoak dituenarentzat ez da gomendagarria, baina toki zoragarriak ezgautzkeo aukera emanen digu. Mugarriak bisitatu ostean, bazkaria eginen […]

Militarrak berriz ere

Gaurkoan jakin izan dugu, militarrak maniobratan arituko direla Iratin. Zaraitzu eta Aezkoa ibarretan barna ibiliko dira Aezkoako batzarretik aiderazi digutenez. Honen harira Aezkoa eta Zaraitzuko batzarreak irmoki salatzen dute militarren presentzia aurreko maniobratan argitutako argudio berberekin. Iratiko oihana gune babestua den heinean eta gure zonaldeko ekonomian duen garrantzia ikusita, militarren presentzia honekin kontrajarria legoke. Baita […]

Konponbideruntz urratsak emateko borrokatu behar da

Gaurko saioan horixe adierazi digu Oihan Ataunek Udaberria Kalera ekimeneko kidea. Asteburu honetarako hainbat espetxeetara martxak antolatu dituzte, gure zonaldeko jendeari Picassenteko espetxea egokitu zaiolarik. Halere Oihanek aitortu digu egitasmo hau neguan izandkao Kalera-Kalera egitasmotik datorrela, geroz eta beharrezkoagoa baita presoen gaia gizarteratzea eta lantzea. Hainbat ekimen burutu dituzte iada baina uztailean ere Askatasunaren martxa […]

Erroibar, lehen ibar kardio-babestua

Mezkiritzeko bizilagun baten hiltzearen ondorioz, hainbat bizilagunek komentatzen hasi zuten aukera izan zitekeela norbanakoek lehen sorospen kardiologikoak egin ahalko zituztela. Eztabaida hau Bizkarretan hasi baina segituan ikusi zuten beharrezkoa ibar osora zabaltzea. Honezkero 800 bizilagun dituen ibarrak, 120 lagun jarri zituen DYArekin batera lehen sorospen ikastaroak egiten eta honezkero inbertsioa burutu zuten 10 desfibriladore erosiz. […]

Errenta aitorpena ,eliza eta PPNV

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan azaldu digu errenta aitorpenean elizako kasilla markatu gabe ere elizak GKEn bitartez ere arlo sozialetik diru laguntzak jasotzen dituela. Baita ere PPk eta PNVk hitzartutakoa ekarri digu mahai gainera, hainbat urtetarako hipotekatzen gaituen akordioa bait da, gainera PP ustelkeriak jota dagoenean. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Agoitzeko San Isidroak: Adin guztietarako programa

Gaurko saioan horixe azaldu digu Maialen Bengoetxeak Angiluerreka elkarteko kidea. Atzo hasi ziren San Isidroak arrakastarekin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots izan baitziren taula gainean. San Isidroak erlijioa eta jai herrikoiak bateratzen ditu eta misterioa zabaldu digu Maialenek Angiluerreka elkartean izango den Ohiko jokoarekin. Joko hau zertan datza jakin nahi duenak bertaratu beharko du. SAN ISIDROAK […]