Erromes bat hilik topatu dute Auritzen

Atzo, gaueko 22:20 aldera autoan zihoan gidari batek SOS deiaki eman zion aditzera N-135 errepidean 43.kilometroan motxiladun gizonezko bat buruz bera zegoela. Auritzen goardian zen medikua bertaratu eta gizona erreanimatzen saiatu zen baina ez zuten inolako emaitzarik eman eta honezkero hilik zegoela ziurtatu zuten. Hilotza Medikuntza Legaleko Institutura eraman izan zuten autopsia egitera behin eta […]

Frontball-a ezagutzen

Erabat ezezagun zitzaigun kirol hau, baina gaur, saioan Mikel Lanaren laguntzaz ezagutu dugu. Mikelek ederki asko azaldu digu nondik datorren kirol hau eta zertan datza ere. Gaineratu digu ere kirolari bikainak ditugula disziplina honetan hainbat domina lortu bait zituzten Tepitoko mundialean. Auritzeko kantxaren inaugurazioaz aritu gara ere , zein garrantzi handikoa izanen da beraien entrenamendurako. […]

Katalunia badoa

Gaurko saioan Beñat Zalduak hala adierazi digu. Garako kazetaria Bartzelonan, berarekin Kataluniako prozesua errepasatu dugu. Ederki asko azaldu dizkigu zein diren prozesuaren oinarriak eta argi esan katalandar aldetikan bukaeraraino helduko direla ere. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Garraldako Xeiak ate joka!

Gaur Garraldan dugu hitzordua eta bertatik Iratxe Andueza aritu zaigu. Iratxek ederki asko azaldu dizkigu jaien nondik norakoak inkluso ortzirelian Aulkitxoen lasterketarena. Bere aburuz herritik zeharreko erronda izango zen momentu berezienetakoa, halere ere gustoko du ohikotasunean ikusten ez duen jendea herrian barna ikustea. Noski luzatu digu gonbitea bertaratzeko, zer erantzungo diogu? Programazioa egunez egun: Klikatu […]

Martin de Azpilkueta, lehen ekonomista

Gaur Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurko saioan XVI. mendean igaro dugu eta bertako pertsonai baten inguruan aritu gara, Martin de Azpilkuetaren inguruan. Sortzez nafarra Salamancako unibertsitateak ikasketak egin eta inperioko ekonomiaz jardun zuen. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Kamioi bat jausi da Aribe eta Orbara artean

Gaur goizean hormigoi-makina zeraman kamioi bat 10 metrotako amildegi batetik behera jausi da Orbara eta Aribe lotzen duen errepidean. Lekukoek diotenez beste kamioi batekin topo eta maniobra egiten zegoela jausi da. Suhiltzaileak, foruzaingoa eta Osasunbideako langileak gerturatu dira kamioi gidaria hartatzeko. Zaurituta egonik Nafarroako Ospitalera eraman dute gerturatutako helikopteroarekin.

Asteburuan Urruxkide Eguna

Gaurkoan Xabier Diaz eduki dugu,Zaraitzuko bailararen Urruxkide egunaren antolatzaileetako bat. Berak aipatu bezala asteburu honetan izanen da eta gauza aunitz izanen dira. Ostirala memoria historikoari tartea irekiko diote Joseba Eceolaza eta Edurne Beaumont-en laguntzaz. Larunbatean aldiz Gorza eta Igarin izanen dira ospakizun nagusiak. Baita ere ederki azaldu digu nondik datorren Urruxkide Eguna hitza, oso interesgarria […]

Birding-a eta ekoturismoa

Gaurko saioan Miren Arrigain eduki dugu, Bizibiziki enpresako kidea zein Ornitolan enpresarekin Lindus 2 proiektua kudeatzeaz arduratzen den. Mirenek aipatu digun moduan turismoa modu jasangarrian aurrera eraman eta hemengo biztanleriaren laguntzaz hauspotu nahi dute, horretarako diagnostikora gonbidatu gaitu. Diagnostiko bilera, larunbata irailak 2 arratsaldeko 17:00 Auritzeko kultur etxean Gonbidapena: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Erleak eta gizakia

Gaurko saioan Eduardo Perez de Obanos albaitari eta erlezaina eduki dugu, ostiralean emanen duen hitzaldiaz hitzegiten. Baita ere probestu dugu erleen garrantziaz jabetzeko. Eduardok aipatu digu erleek zeharkako polinizazioaren erantzule direla eta galduko bagenitu asko galduko genukeela gizakiok ere. Hitzaldia Ostirala Irailak 1 arratsaldeko 19:00etan Auritzeko Kultur etxean Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]