Nafar Parlamentua Piriniorako ponentzia onartu du

Aho batez edo hobe esanda, alderdi guztiek sinatutako iniziatiba dela eta, Nafar Parlamentuak Pirinioaren egoera bereziari aurre egiteko ponentzia onartu zuen asteazkenean. Ponentzia honek Pirinioari errealitate sozio-ekonomiko berezia aitortu egiten dio eta onartu egiten du lurralde osorako egiten den lege planteamendu uniformeak galerak dakarzkiola Pirinioari. Iniziatiba hau, Martxoaren 29an Ustesen izandako lan saioaren ondorioa da […]

Esa urtegiko lanak geldirik egon beharko lukete

Gaurko saioan horixe adierazi digu Iker Aramendiak Esa + Ez plataformako kidea. Asteartean aditzera eman zituzten obretako nondik norakoak eta berak adierazi digunez inolako ikerketa eta informazio gabe aurrera jarraitzen dutela, haiek jakin izan dutenez eskuin mendi-hegala mugitzen dabil eta azkenengo hilabeteetan bizkortu egin da mugimendu hori. Baita ere Maiatzak 27an arratsaldeko 18:30 Iruñeko Autobus […]

Bisita Garraldako Etxabarrengoan

Astearte goizean, Etxabarrengoa euskaltegian bisita jaso zuten. Bertan bi parlamentari, Kontseiluko kideak, Euskarabideako kideak eta AEK-ko koordinatzailea izan ziren. AEK-ak bultzatutako ekimena zen bisita administrazioan eta euskalgintzan ibiltzen diren pertsonek ikus zezaten zer nolako lana egiten den egunerokoan AEK-an , ez baita soilik Korrika antolatzen duen erakundea. AEK-ak zabaldutako mezuan Eduardo Galeanoren hitzak plazaratu zituzten, […]

Nafarroak eta Euskadik esnea ematen duten latxa ardien sektorea elkarrekin sustatzeko plan bat bultzatuko dute

Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bildu ziren asteartean 10:30etan, Altsasuko Iortia Kultur Gunean, lehen lan-jarduna egiteko. Horrela, sektoreko eragile guztiekin partaidetza eta laguntza prozesu bat hasi zuten, esnea ematen duten latxa ardien sektorea sustatzeko plana diseinatzeko helburuarekin. Nekazaritzako buruak jakinarazi zuen maiatzean Nafarroako Gobernuak Landa Garapeneko Programan eskatutako aldaketak onetsiko direla, lurraldearekin lotuta dagoen […]

Elkar ibili, osasunerako programa

Oihana Lorea Zabalegui ,Irune Tubia eta Angelines Munarriz-ekin hizketan egon gara, bertan azaldu bait digute zertan datza Elkar ibili proiektua. Prebentzioa eta parte hartzea oinarri, pozik ekin diotela bideari aipatu digute , osasun zerbitzu osotu bat emateko asmoz. Maiatzak 13an Elkar ibili mendi martxa eginen dute Auritzeko maiatzeko merkatua probestuta Hotel Aribetik hasita(9:30tan) Auritzeraino eta […]

Correos egoitza berria dauka Auritzen

Erromes zein biztanleei zerbitzu hobeagoa emate aldean Correos bulegoa ireki egin du Auritzen. Nikolas Deuna kalean kokatutako eraikina zabaldu egin zen Maite Ezkutarik, Turismo eta Merkataritza zuzendari orokorra, Auritzeko Luis de Potestad alkateak eta Correos 2.zonako buruzagia den Roberto Asensiok lagunduta. Ordutegi zabala izanen dute goiz eta arratsaldekoa hurreratzen diren erromes zein bizilagunei zerbitzu hobeagoa […]

Gazteak Esteribar jatera doaz

Hala ematen du Maddi Zenotzek aitortu bait digu aurtengo edizioan Elikadura subirautzan pausuak emango dituztela. Larunbat honetan egitarau oparoa prestatu dute Esteribarko gazteek , Ollokiko kalejiran hasi eta kontzertuekin amaituz. Maddik ere gaineratu digu kontzertuetan ere agurra bat izanen dela Eztanda batukadak bere ibilbideari amaiera emango bait dio larunbatean. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Erroibarreko abereak Sorogainen

Larunbatean burutu zen Erroibarko abereen markajea, Sorogaineko zelaietan igaroko dute udaberria eta uda. Ohitura eta abeltzantza batu zituen ekimenean 317 behi eta 215 behor izan ziren ibarreko zigiluarekin markatuta. Bertan soro komunaletan Erroibarko abereak eta Baigorrikoak izanen dira hemendik aurrera 1856ko hitzarmena hala esaten duen bezala.

Sinadurak heldu dira Parlamentura

Ostiral goizean “Pirinioa 5 minutu” dinamikan jasotako sinadurak Parlamentura eraman zituzten Txantxalan, Bizirk gaude eta Pirinioan lan eta biziko kideak. 2152 sinadura izan dira azkenean lortutakoak, 2152 eskaera Nafar parlamentariak legeak egitekotan 5 minutuz Pirinioan izango duen eraginean pentsatzeko. Sinaduretaz aparte ere Usteseko lan saioa aurkeztutako testigantzak ere dossier batean atxikiturik eraman dute informazio osotuago […]

Bat profeta izan daiteke bere herrian

Gaurkoan hori galdetu diogu Montse Zabalza aktoresari. Larunbatean Nanna Sanchezekin batera Dos mujeres cuentan obra antzeztu zuen eta publiko ugari bildu zen Aezkoako etxean. Aitortu digu hunkituta egon zela jasotako erantzunaz eta plazerra izan zela bertan obra hau antzeztu izana.Obraren inguruan ere ibili gara, emakumeen papera goraipatzen bait du kulturaren trasmisioan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]