Musika elektronikoa, Manex-en eskutik
Izenburua: Abuztuaren 25eko saioa Iraupena: 1:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Izenburua: Abuztuaren 25eko saioa Iraupena: 1:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Saioan Gartxot Hualde eduki dugu, The Guilty Brigade taldeko abeslaria. Larunbateko kontzertua aitzakitzat hartuta beren taula gaineko eta estudioetako jarduna errepasatu dugu. Gartxotek ziurtatu digu bikain astinduko dugula gorputza kontzertuetan larunbat honetan Auzperriko Jai Gunean. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurko saioan Katalunian egondako erasoen karietara hain sonakoa bilakatu den hitza ekarri dugu, fundamentalismoa. Patoren laguntzarekin errepasatu dugu zer nolako egoeran bizi izan diren eraso hauek eta ze erantzunak izan diren ere bai. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaur Karlos Bueno eduki dugu, Aribeko feriaz arduratzen den pertsonetako bat. Karlosek ederki azaldu digu nondik datrren feria hau eta baita zer nolako garrantzia edo potentziala duen, kontsumitzaileek ekoizleekin zuzeneko hartu emana izan dezaketelako. Aurten ere olio kata eta artile transformazioa bizi ahalko dugula ere adierazi digu. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]
Gaur Iker Tubia eduki dugu, Oberena Dantza taldeko kidea eta Oroitzapen Hutsak ikuskizunaren zuzendaria. Hasieran Oberena dantza taldearen historian murgildu gara berarekin. Ondoren azaldu digu maisuki gainera zer nolako ikuskizuna topatuko dugun bihar. Gogoratu bihar osteguna 24, arratsaldeko 21:00etan Agoitzeko Kultur Etxean Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaurko saioan Txomin Uharte eduki dugu, Aralar Mendi elkarteko lehendakaria. Artzai eguneko ospakizunaz aritu gara eta baita ere egun honen historia errepasatu dugu bere laguntzarekin. Bertako produktu zein animaliak goraipatzeko eta bultzatzeko eguna da Artzai Eguna gonbidatuak aipatu digunez.Txominek aitortu digu bizitzeko eguna dela hau, zeinetan nekazari zein abeltzainen esperientziak lehen pertsonan ezagutu ditzazkegun. Triptikoa: […]
Gaur Auzperrira jo dugu eta bertatik Urko Rellan aritu zaigu, Auzperriko jaien antolakuntzan murgilduta daukagun laguna. Urkorekin errepasatu dugu zer topatuko dugun Auzperriko jaietan. Berak aitortu digu ere herritar guztiak elkarrekin jaietaz gozatzen ikustea dela gehien gustatzen zaiona. Nola ez jaiak izanik ez dira faltako ez jana eta ezta musika ere, batez ere Auzperrin. Kartelak: […]
Gaur saioan Sergio Itxaso eduki dugu, Orhipean ospakizuneko antolatzaileetako bat. Sergiok ederki asko azaldu digu zein den Orhipeanen zentzua eta goraipatu du otsagitarren parte-hartze masiboa. Baita ere gerturatzera animatu gaitu, ospakizun berezia bait da. Kartelak: Programazioa: Programazioa PDFan Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Gaurko saioan Laura Dufur eduki dugu, bere ahizpa Elenak datorren ostegunetik iraila bukaera arte erakusketa paratuko bait du Sorogaingo aterpetxean. Laurakin errepasatu dugu nolakoa izan den Elenaren ibilbidea eta zergatik hartu zuen akuarelen hautua. Bukatzeko gomendatu digu gerturatzea erakusketa zinez zoragarria bait da. Kartelak: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Atzo Urepelen izan baginen, gaur Errora jo dugu eta bertatik Fernando Ziganda aritu zaigu, Erroko bizilaguna bera. Fernandok azaldu digu zer edukiko dugu gaurtik aurrera Erroko jaietan. Hainbat lehiaketa antolatu dituzten arren giro bikaina izaten da nagusi. Berak ere adierazi digunez, berarentzat asteleheneko bazkalondoa izanen litzateke momentu bereziena sortzen den giroagatik. Kartelak: Klikatu hemen elkarrizketa […]