Abaurregainan festa lehertzear

Gaur Oihane Ordoñez Abaurregainako jai batzordeko kidearekin egon gara, aste bukaera honetan hasten bait dira Abaurregainako Sanpedroak. Oihanek ederki azaldu digu zer topatuko dugun bertako jaietan eta aitortu digu berarentzat bereziena dela gazteek ortziralean egiten duten kalejira merendua izanen dela. Giro goxoa topatuko dugula zin egin digu eta bertaratzeko animatu ere, beraz ez zaitezte etxean […]

Txintxetak Erroko gainan

Hainbat txirrindulari salatu dute azkenaldia anitzak izaten ari direla gurpil zulatzeak, txintxeten ondorioz eta antza denez igandean eman zuten aditzera. Afizionatu talde bat txirrindulan zenbiltzala ohartu ziren bihurguneetan norbaitek txintxetak jarri zituela txirrindulariek euren gurpilak zulatu zintezen, eta honezkero gelditu eta jaso zituzten gerta ez zedin eta ondoren publikoki salatzeko. Beraz txirrindulariei helarazi diete kontuz […]

Berdinen arteko istorioak

Gaur Patxi Irurzun izan dugu gurean “De igual a igual” liburuaren egilea, gaur arratsaldean liburua aurkezten bait du Agoitzeko Kultur Etxean. Patxik ederki asko azaldu digu zertan datza liburua eta baita non kokatzen den Paris 365 gizarte jantokian alegia. 8 istorio dira, jatorri ezberdinekoak baina aurrera jotzeko hausnarketa eginarazten dizutenak. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Agoitzeko Akelarrea

Gaurkoan Idoia Zabaltza izan dugu gurean kasu honetan Angiluerreka elkartetik, gaur Akelarrea antolatu bait dute beste talde batzuekin batera Agoitzeko merkatuko plazan. Berak adierazi digunez 10 bat sorgin eta Aker batek antzeztu eginen dute eta laburra izanen da baina bere xarma izanen du. Baita ere gogora ekarri digu bihar elkartean izanen den Maialen Kantaren kontzertua. […]

Eta jauregian zer?

Asteazkenean 20 bat lagun bildu ziren Orbaitzeta Erret Arma Olako jauregiarekin zer egin hausnartzeko. Hasiera batean bertaratutakoek eraikina bisitatzeko aukera izan zuten. Hiru solairu eta sabaia duen eraikina da, Aezkoako Batzarreak eta Nafar Gobernuak berregokitutakoa. Lan saio honetan bilatzen zen hainbat ideia botatzea , eraikin berrituari erabilera emateko. Behin bisita eta aurkezpenak eginda hiru lantaldeetan […]

EHBildu 2 urteko errepasoa eta aurrera begira

Gaurkoan Joseba Martinez Erroibarko EHBilduko eleduna izan dugu gaur deituriko asanbladaren inguruan elekatzen. Josebak aipatu digu bi urte hauetako balantzea konpartitu nahi dutela eta hemendik aurrerako erronkak ezarri. Gauza anitz egin direla aitortu digu baina baita ere lan dexente egiteko dagoela. Gogoratu asanblada gaur 18:00 Auzperriko Plazan Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

13,5 milioi euroko inbertsioak adostu ditu Nafar Gobernuak abeltzaintzarako

Atzoko bilkuran Nafar Gobernuak 13,5 milioi euroko inbertsioak adostu zituen Landa Eremuko Garapen Programa 2014-2020 barnean ezarriko diren abeltzain gazteak eta esplotazioetan inbertsioak diruz laguntzeko. Diru guzti honetatik 10 milioi esplotazioetan inbertsioak egiteko bideratuko dira, hoietatik 8 abeltzaintza eta nekazal eremuetarako eta 2 milioi Nafarroako kanalaren baitan 2000 hektarearendako ureztatze sistema ezartzeko. Beste 3,5 milioiak […]