Europako bandera kendu du Agoizko Udalak

Europako Batasunak errefuxiatuen eskubideak bermatzen ez duen bitartean, Agoizko Udalak batzarran erabaki du europar bandera kentzea batzar aretotik eta udaleko balkoitik.   El ayuntamiento de Aoiz ha aprobado en pleno retirar la bandera europea del balcón del consistorio y del salón de… Posted by Ayuntamiento de Aoiz / Agoizko Udala on Astelehena, 2016.eko Apirilk 11

Lau langabetu kontratatuko ditu Agoitzek, udan

Agoizko udalak lau langabetu kontratatzeko lehiaketa eginen duela jakinarazi du. Zerbitzu anitzak egiteko lan kontratua izan da, ekainaren 1etik irailaren 30ra. Deialdira aurkezteko lan eskatzaile modura egon behar da izen emanda Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentziaren batean. Eskakizunak aurkezteko epea apirilaren 20an amaituko da, 13:00etan. Agoizko Udalaren webgunean aurkitu daitezke deialdiaren oinarriak. Eskakizunak Udalaren idazkaritzan egin […]

Itoizko kableak moztu zituztela, 20 urte

Hogei urte bete dira gaur Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideek porlana garraiatzeko sistemako kableak moztu zituztela. Ekintza ikusgarria izan zen; bai eta eraginkorra ere. Horren inguruan hitz egiteko, historian atzera 20 urte egiteko, solidarioetako bat elkarrizketatu dugu gaur: Julio Villanueva. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Baietz esan dio Luzaidek emakumeen parte hartzeari

Martxoaren 24, 25 eta 26 egin zuen Bolant Eguna antolatzen duen batzordeak galdeketa, eta honakoa izan da galdeketan parte hartu dutenek esandakoa: %75 bai %20 ez %5 baliogabeak Emakumeen parte hartzeaz gain, emakumeek jantzi beharreko arroparen inguruan ere galdetu zuen batzordeak. Honakoa izan da herriak esan duena: %65 Emakumeen jantziarekin jarraitzea 18% Mutilena erabiltzearen alde […]

Iratin zaintza zerbitzuak emateko bi pertsona kontratatuko ditu Aezkoako Batzarre Nagusiak

Bigarren deialdia ireki du Aezkoako Batzarre Nagusiak. Beste bi pertsona kontratatu behar ditu Iratin informazio eta zaintza zerbitzuak emateko. Eskariak aurkezteko epea apirilaren 18an amaitzen da, 13:00etan. Baldintzak eta aurkeztu beharreko instantziak Aezkoako Batzarre Nagusiko idazkaritzan eska daitezke. Denboraldi hauetan lan egiteko da: Maiatzeko zubian, 2 pertsona. Ekaineko asteburuetan, 3 pertsona. Uztailaren lehenengo hamabostaldian, 3 […]